2019(e)ko Abenduak 9

ALARDEAREN 2020ko EGUTEGIA SALGAI DAGO

Dagoeneko 3 eurotan eros daiteke hiriko hainbat dendatan Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak azken urteetan ohi izan den bezala egutegiaren edizio berria prestatu dute, Quique Escalante Memorialeko argazkien aukeraketarekin egindakoa. 2020ko egutegiak diseinu modernoa dauka, iazkoaren antzekoa, txuri, beltz eta gorri koloreetan oinarrituta. Irudien tamaina inoiz baino handiagoa da, memorialaren […]
2019(e)ko Azaroak 25

ADIERAZPENA AZAROAREN 25a DELA ETA

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna dela eta, Irungo San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak, eta Emakume Irundarrak, GordeZAN, Pagoki eta Mugarriluze emakume elkarteek, emakumeen aurka egiten den edozein indarkeriarekiko gure gaitzespena argi erakutsi nahi dugu. Gaurko egunarekin Zabaltza plazan egin den konzentraziora batu ondoren, guk antolatutako aktibitateetan indarkeriaren […]
2019(e)ko Azaroak 11

PACO CARRILLO JENERALAK ESTATU NAGUSIA BERRONETSI DU

Asier Etxeparek San Martzial Alardeko Komandantea izaten jarraituko du eta Laguntzaile eta aginduen kornetinaren postuak mantentzen dira San Martzial Alardeko Jenerala den Paco Carrillok pasa den azaroaren 7an, osteguna, Buruzagien Batzordeko bileran, ezagutzera eman ditu Estatu Nagusia eta aginduen kornetinaren postuak osatuko duten pertsonen izenak. Izendapenak Asier Etxepare Iza, 44 […]
2019(e)ko Azaroak 8

LEHEN BILERA BURUZAGI BERRIEKIN

Hurrengo egunetan zein lan-batzordean parte hartuko duten jakingo dute Juanma Crespo Nuñezek (San Migeleko kapitain berria), Tomas Bernal Ibañezek (Azken Portuko kapitain berria) eta Sergio Arana Alonsok (Buenos Amigoseko kapitaina izateko berrautatua) ostegun honetan Buruzagien Batzordeak ospatu duen bileran parte hartu dute euren konpainietako arduradunak direlarik. Paco Sanchez Gomez (Meakako […]
2019(e)ko Urriak 31

GERARDO GARCIAK QUIQUE ESCALANTE MEMORIALA IRABAZI DU BIGARREN URTEZ JARRAIAN

Erakusketa Oiasso Erromatar Museoan ikusi ahalko da urriarten 30etik azaroaren 9ra. Guztira 164 argazki aurkeztu dira eta berrogeita hamar bat egongo dira ikusgai argazki-erakusketan. Ohiko sariez gain, aurten bi sari berezi eman dira Real Union eta Ama Shantalen konpainien mendeurrena dela eta Gaur arratsaldean inauguratu da “Quique Escalante XIII. Memoriala” […]
2019(e)ko Urriak 24

PACO CARRILLO, ALARDEKO JENERALA IZATEKO BERRAUTATUA

2015ko urriaren 13an Alardeko Jenerala izateko hautatu zuten. Gaur kargu horretarako berrautatu dute Paco Carrillo Etxeberria, 61 urtekoa, urriaren 24ean Buruzagien Batzordeak burututako bileran Alardeko Jenerala izateko berrautatua izan da. 40 urte eman zituen Buenos Amigos Konpainian desfilatzen, beti erredoble bezala, alferez izendatu zuten arte. 1999tik 2002ra bitartean desfilatu zuen […]
2019(e)ko Irailak 29

PACO SANCHEZ, MEAKAKO KAPITAIN BERRIA

Karguan Jose Cruz Amundarain Blanco ordezkatuko du, 2012tik 2019ra bitartean konpainiako kapitaina izan dena Paco Sanchez Gomez, 59 urtekoa, larunbat honetan amaitutako hauteskunde prozesuaren ondoren Meaka Konpainiako kapitaina izateko hautatua izan da. 1974 urtean Alardean desfilatzen hasi zen soldadu gisa. 1979 eta 1980 urteetan Meakako banderina eraman zuen. 1982tik 2003ra […]
2019(e)ko Irailak 27

SERGIO ARANA, BUENOS AMIGOSEKO KAPITAINA IZATEKO BERRAUTATUA

Protokolo eta kultura lantaldeen kidea da Sergio Arana Alonso, 44 urtekoa, ostegun honetan amaitutako hauteskunde prozesuaren ondoren Buenos Amigos Konpainiako kapitaina izateko berrautatua izan da. 1993an hasi zen desfilatzen, eskopeta gisa lehenengo eta gero danborrarekin. 2003an orduan konpainiako kapitaina zen Xabier Zuazu Oterok alferez izendatu zuen eta 8 urte eman […]
2019(e)ko Irailak 22

TOMAS BERNAL, AZKEN PORTUKO KAPITAIN BERRIA

Karguan Javier Saiz ordezkatuko du, 2012tik 2019ra bitartean konpainiako kapitaina izan dena Tomas Bernal Ibañez, 48 urtekoa, larunbat honetan Artia-Azken Portuko Auzo Elkartean ospatutako hauteskundeetan Azkenportu Konpainiako kapitaina izateko hautatua izan da. 25 urtetik gora egin ditu Alardean desfilatzen, azken 8 urtetan Azken Portu konpainiako tenientea izan delarik. Bere ibilibidea […]

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies