Antortxerak

Erlazionatutako ekintza
 

Historia

nº4

1522ko urte hartan Juan Pérez de Azcue, Hondarribian jaioa, eta Miguel de Ambulodi, Oiartzunen jaioa eta Irunen bizi zena, Kapitainen agindupean zegoen Irun. 400 soldadurekin zeuden Irunen eta, gaztelua arriskuan zegoela ikusita, Donostiara joan ziren Beltrán de la Cueva Kapitain Nagusiari haren berri ematera. Hark 2.000 soldadu baino gutxiago zituen eta zalditeriako 200 gizon Donostia babesteko, eta ezezkoa eman zuen ekintzaren zailtasunaren aurrean. Kapitainek esan zioten berak ezin bazuen, eurek tropa nafarrak erasotuko zituztela beren etxea defendatzeko. Horren aurrean, Kapitain Nagusiak onartu zuen Irunera laguntzea, bere infanteriako ia tropa osoarekin eta zalditeriako 150 gizonekin. Azcue eta Ambulodi kapitainek lortu zuten bertako 1.500 gizon biltzea etsaia garaitzeko.

Gauez iritsi ziren, isil-isilik, Aginagako Saroia haraneraino, Burutaran etxeko jaunak aholkatu zien beren zaldien apatxak isiltzeko eta mingainak lotzeko, irrintzirik egin ez zezaten, bestela armada inbaditzailea ohartu egingo baitzen. Era berean, Mosén Pedro de Hirizar apaiza, Errenterian bizi zena, hornigaien edukitzailea zen eta 400 lastargiko sorta zuen. 400 emakume eta haur bildu zituen eta gauez, 400 lastargiak piztuta, aurrera egin zuten Errege Bidetik, Oiartzungo eta Errenteriako bidegurutzetatik Irun aldera.

Frantses-nafarrek pentsatu zuten Irungo alde horretatik etorriko zela erasoa, baina bien bitartean, Azcue eta Ambulodi Kapitainek, bertako tropekin, mendiaren beste aldetik erosotu zituzten frantsesak eta ezustean harrapatu zituzten. Plan horrekin armada inbaditzailea ihesi joan zen inolako borrokarik gabe.

1937. urtean, irailaren 4an, hiriaren askatasunaren lehen urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien programan zegoen antortxeren prozesioa. Parrokiatik gaueko 9etan atera zen prozesioan Junkaleko Ama Birjinaren irudia eraman zuten, eta oso gutxitan gertatu izan da hori. Milaka fededun joan ziren, kandelak piztuak zituztela, gurtutako irudiari laguntzen erabat hondatutako kaleetan barrena: Eskoleta, Fermín Calbeton, Colon ibilbidea, Zabaltza plaza, San Juan plaza eta Eliza kalea. Ekitaldi ikusgarria izan omen zen.

1998. urteaz geroztik, Pagoki Gazteen Elkarte irundarrak ekitaldi hori berreskuratu du gertakari historiko hura gogora ekartzeko, beren borondatez parte hartzen duten eskualdeko emakumeekin eta haurrekin.

Urtero, ekainaren 29ko gau horretan, Errege Bideko kaleak igarotzen dituzte garai hartakoen antzeko jantziekin eta eskuetan eramaten dituzten lastargien argiarekin.

22:00etan abiatzen dira Artaleku kaletik, Hermanos Iturrino anbulatorioaren parean, Kale Nagusian barrena jaisten dira San Juan plazara, gero San Martzial, Sargia, Larretxipi, Urdanibia plaza, Santa Elena, Ermita kalea eta Arbesko errota kalean barrena joaten dira eta Artia zubian bukatzen dute ibilbidea. Kale horietako zenbait lekutan talde batzuk prest egoten dira Antortxerak igarotzean Txalapartaren soinuarekin isiltasuna hausteko.

Urtetik urtera gehiago dira parte hartzen duten emakumeak eta haurrak, martingala historiko hartako 400 lastargi piztu haien kopurua nabarmen gaindituz.

(Rafa Gonzalez Merinok idatzia eta 09.06.17ko Diario Vasco egunkarian argitaratua.)
web orrialdea
posta elektronikoa
sare sozialak
 www.antorcheras.comcontacto@antorcheras.com   Facebook
_MG_0871 copia
 

Dekalogoa

Pagoki Gazte elkartetik atsegin handiz ikusten dugu gero eta jende gehiagok parte hartzen duela antortxeren ospakizunean. Horregatik eta dena ondo atera dadin eta gaizki ulerturik egon ez dadin, dekalogo bat idatzi dugu ekitaldia zertan datzan labur azaltzeko.

 
  1. Ekainaren 29an 21:30ean. Ibilbidea: Hermanos Iturrino anbulatoriotik Artia zubiraino.

  2. Ibilbidean zehar: ISILTASUNA.

  3. Hiru antortxerak osatutako ilaretan banatzen gara.

  4. Garra iritsi egingo zaizu, ez duzu zeuk sortu behar.

  5. Haurrak oinez aterako dira, paseatzeko aulkitxoa etxean utziko dugu.

  6. Jantzi iluna eta espartinak.

  7. Bitxien kutxa ere etxean utziko dugu.

  8. Saia zaitezte ez makillatzen.

  9. Bildu edo estali ilea.

  10. Guztiok gara PAGOKI.

 
 
 

Ibilbidea

Distantzia: 1,7 km | Iraupena: 60 min. inguru

Artaleku kaletik abiatu, eta kale Nagusian, San Martzial kalean, Sargia kalean, Larretxipi eta Ermita kaleetan barrena Artia zubiraino.

 
 

Noticias relacionadas


2025(e)ko Ekainak 26

PAGOKIK HIRIKO KALEAK ARGITUKO DITU BESTE BEHIN

Pagoki Emakumeen Elkarteak datorren igandean, ekainaren 29an, San Martzial bezperan egingo den Lastarginen ekitaldia antolatu du. Urtero ehunka pertsona biltzen dira Irungo kaleetan zehar egiten den ibilbide sinboliko batean. 21:30etik aurrera, parte-hartzaileek Artaleku kalera joan beharko dute, eta handik 22:00etan hasiko da ibilbidea. Ibilaldia isilean egiten da, txalapartaren soinuarekin, haurrek […]
2025(e)ko Ekainak 16

SAN MARTZIAL ALARDEAREN UNEAK ISLATZEKO BI ARGAZKI LEHIAKETA

Aurten ere, Agintarien eta Alardearen Batzordeek #Instalarde eta ohiko lehiaketa antolatu dute Agintarien eta Alardearen Batzordeak ohiko argazki-lehiaketa deitu du berriro, #Instalardez gain, uztailaren 1ean eta 2an sare sozialak irudiz betetzeko hirugarren edizioa beteko duena. Argazki irabazleak antolatzaileek urtero egiten duten 2026ko egutegian egongo dira. #Instalarde Instagram bidezko argazki lehiaketa […]
2025(e)ko Ekainak 13

MIGUEL RUIZEK ZUTOIHALA ERAMANGO DU SAN MARTZIAL EGUNEAN

Belaskoenea Konpainiako kideek eskoltatuko dute San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak ezagutzera eman du Miguel Ruiz izango dela aurten San Martzial Egunean zutoihalaren erreplika eramango duena eta berarekin batera Belaskoenea Konpainiako kideak eskoltan egongo direla. Miguel Ruiz Miguel Ruiz Jaenen jaio zen 1952ko azaroaren 16an, baina handik gutxira Irunera iritsi zen, […]