LEHEN BILERA BURUZAGI BERRIEKIN
2019(e)ko Azaroak 8
ADIERAZPENA AZAROAREN 25a DELA ETA
2019(e)ko Azaroak 25

PACO CARRILLO JENERALAK ESTATU NAGUSIA BERRONETSI DU

Asier Etxeparek San Martzial Alardeko Komandantea izaten jarraituko du eta Laguntzaile eta aginduen kornetinaren postuak mantentzen dira

San Martzial Alardeko Jenerala den Paco Carrillok pasa den azaroaren 7an, osteguna, Buruzagien Batzordeko bileran, ezagutzera eman ditu Estatu Nagusia eta aginduen kornetinaren postuak osatuko duten pertsonen izenak.

Izendapenak

Asier Etxepare Iza, 44 urtekoa, San Martzial Alardeko Komandantea izaten jarraituko du. Beti desfilatu izan du Santiagoko konpainian; lehendabizi, eskopeta gisa, eta gero, erredoble gisa, harik eta 2006an, orduan konpainiako kapitaina zen Mikel Agestak alferez izendatu zuen arte. 2007, 2008 eta 2009an, teniente gisa desfilatu zuen Edorta Uruñuelaren aginduetara.2010ean, Infanteriako Laguntzaile izendatu zuen Satur Ibargoyen Jeneralak, eta horrela desfilatu zuen urte horretan eta baita 2011n ere. Iñaki Arruabarrena Jeneralak berretsi egin zuen karguan, eta 2012tik 2015era bitartean ere Infanteriako Laguntzaile gisa desfilatu du.

Iñaki Goikoetxea Arrufat, 33 urtekoa, Infanteriako Laguntzaile izaten jarraituko du. 2015ean kargurako izendatua izan zen, 2016 eta 2019 urte tarteetan desfilatuz. Eskopeta gisa desfilatzen hasi zen Buenos Amigos konpainian, eta txilibitu gisa ere desfilatu du bertan.2006tik, Danborradako txilibitu titularra da.

Ramón Amantegui Ibargoyen, 59 urtekoa, Estatu Nagusiko Laguntzailea izaten jarraituko du, 2012tik  diharduen postuan Iñaki Arruabarrena Jeneralak 2011an izendatu ondoren. 1976an hasi zen desfilatzen Santiagoko konpainian, horrela San Martzialeko Alardean ibilbidea hasiz. Hurrengo urtean, Danborradan desfilatu zuen, danborra jotzen. 1977 eta 2011 bitartean, unitate horretan parte hartu zuen. Paco Carrillo Jeneralarekin, 2015ean Estatu Nagusiko Laguntzailea izaten jarraitzeko izendatua izan zen.

Iñaki Cámara Herrera, 48 urtekoa, Zalditeriako Laguntzailea izaten jarraituko du. txilibitu gisa desfilatu zuen 21 urtez, Lapitzeko konpainian.2008an, ordezko gisa sartu zen Zalditeriako Eskoltan, eta gaur egun unitate horretakoa da.2011n, Iñaki Arruabarrenak Zalditeriako Laguntzaile izatea proposatu zion, eta postu horretan desfilatu du 2012tik 2015ra bitartean, baita 2016tik 2019ra Paco Carrillo Jeneralarekin.

Juan Ignacio Serrano Goikoetxea, 44 urtekoa, Artileriako Laguntzailea izaten jarraituko du. 1993an hasi zen desfilatzen, erredoble gisa, Buenos Amigos konpainian.1995ean, Artilerian sartu zen, eta 2000n hasi zen han desfilatzen. 2011n, Iñaki Arruabarrenak Artileriako Laguntzaile gisa proposatu zuen, eta postu horretan desfilatu du 2012tik 2015era bitartean Iñaki Arruabarrena Jeneralarekin eta 2016tik 2019ra Paco Carrillo Jeneralarekin.

Jon Agudo Recarte, 36 urtekoa, aginduen kornetina izaten jarraituko du, postu horretan 2015 urtean desfilatu zuelarik, Iñaki Arruabarrena Jeneralarekin, eta 2016 eta 2019 urte bitartean Paco Carrillo Jeneralarekin. 1999tik desfilatu du Alardeko Bandan, beti tronpeta jotzen. 10 urterekin hasi zen instrumentu hori jotzen.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies