Quique Escalante Memoriala argazki lehiaketa

Erlazionatutako ekintza
 

Quique Escalante Memoriala argazki lehiaketa urtero egiten da eta Alardeko Agintarien Batzordeak eta Danborradak antolatzen dute, Irungo Argazki Elkartearen (IAE) laguntzarekin.

2020. urtera arte lehiaketaren 14 edizioa egin dira. Normalean deialdia ekainaren erdialdean egiten da, eta San Pedro eguneko eta San Martzial eguneko irudiak hartzen dituzten argazkilariek hartzen dute parte. Ondoren, aurkeztutako argazki guztien artetik hoberenak aukeratzen dira, eta haiekin erakusketa bat egiten da udazkenean eta sariak banatzen dira. Azken edizio hauetan lehen saria, bigarren saria, hirugarren saria, danborradaren sari berezia eta gazteen sari berezia banatu dira. Era berean, hurrengo urtean mahaiko egutegi bat argitaratzen da argazki hoberenekin eta hiriko dendetan saltzen da. Alardea finantzatzeko izaten dira salmenta horretatik ateratako etekinak.

Quique Escalanteren omenez egiten da lehiaketa, Danborradako kidea eta diseinatzaile grafikoa izan zena, 2007. urtean hila, hark programak eta kartelak egiten asko lagundu baitzuen Alardearen antolakuntza Udaletik bereizi zen lehen urteetan.

Irudian Iñigo Alzugarayren "Nostalgia" argazkia, XIV. memorialeko irabazlea 2020an. urtean.

"Nostalgia" argazkia, Iñigo Alzugarayrena, XIV memorialaren irabazlea, 2020an