Hau dela eta, konpainiek eta partaidetza mugatuko unitateek euren Barne Erregimeneko Arautegiak berrikusi beharko dituzte.
Dokumentua Alardearen webgunean euskeraz eta gaztelaniaz jaitsi daiteke.
Hau dela eta, konpainiek eta partaidetza mugatuko unitateek euren Barne Erregimeneko Arautegiak berrikusi beharko dituzte.
Dokumentua Alardearen webgunean euskeraz eta gaztelaniaz jaitsi daiteke.
Nerea Ugarte Imaz, 1993ko Anaka Konpainiako kantinera, larunbat honetan Ospital Zaharraren hitzaldi-aretoan burututako hauteskundeetan datorren 4 urtetarako Alardearen Batzordean kantineren ordezkari berria izateko aukeratua izan da. Karguan Cristina Bereciartua Retuerto ordezkatuko du.
Buruzagien Batzordeak eta San Martzialeko Alardearen Batzordeak, Emakume Irundarrak, GordeZAN, Pagoki eta Mugarriluze elkarteekin batera, Nazio Batuek azaroaren 25ean proposatutako “Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna” dela eta, emakumeenganako erabilitako indarkeriaren aurrean gure gaitzespen indartsuena adierazi nahi dugu, eta gure jardueraren eremuetan gertatzen ari denaren edozein zantzua ikustean, hori saihesteko gure konpromisoa azaltzen dugu.