Agintarien Batzordeak aukera ematen du Remington eskopeta bat soilik 150 €-tan eskuratzeko (haren hasierako kostua 235 € dira). 85 €-ko deskontu hori egiten da Alardean parte hartzen duten pertsonek erraztasuna izan dezaten deskargak egiteko gaitasuna duen eskopeta bat edukitzeko.
Ordenantzan esaten den bezala, Alardea arma erakustaldiaren oroitzapena denez, berebiziko garrantzia dute armak eramaten dituztenek eta egiten diren tiroek. Izan ere, funtsezkoenetako bat da arma eraginkorrarekin desfilatzen duten soldaduen lana, Alardean horretaz gutxi hitz egin, azaldu eta bultzatu izan arren.
Gero eta ehizako arma gutxiago eta halakoak eskuratzeko gero eta oztopo gehiago daudenez, jaitsi egin da arma eraginkorrak eramaten dituzten soldaduen kopurua, eta horrek tiroen ikusgarritasuna eta indarra arriskuan jartzen ditu Alardean, eta ezin dugu horrelakorik onartu.
Hori dela eta, badira urte batzuk Agintarien Batzordea era horretako eskopetaren erosketa diruz laguntzen ari dela. Arma hori erosteko ez da arma lizentziarik behar, eta aski da 18 urtetik gorakoa izatea eta erosi duen pertsonaren NAN jakinaraztea
Azken urteetan egindako hobekuntzen ondoren, jaurtigairik gabeko arma funtzionala eta sendoa da, eta 2,7 kilo baino pisu txikiagoa du guztira.
Harremana
Argibide gehiago izan edo Remington bat erosi nahi izanez gero, konpainia bakoitzeko kapitainarekin harremanetan jarri besterik ez da egin behar, edo email bat idatzi alardedeirun@gmail.com helbidera.
icon
icon-mail-line
NOTA
Por motivos de suministros, la disponibilidad de las escopetas es limitada por lo que si hay interés conviene no demorarse.
icon
icon-info-circled
1400
800