Agintarien batzordea

 

San Martzialeko Alardearen Ordenantzaren 37. artikuluan jaso bezala, Agintarien Batzordea da organo subiranoa, eta haren eginkizun nagusia da San Martzialeko Alardea antolatzea, Alardearen inguruko guztia, edo/eta harekin loturik dagoen edo harengan eragina duen guztia zaintzeaz eta beharreko erabakiak hartzeaz gainera.
Haren egitekoak dira San Martzialeko Alardea, Arma Ikuskatzea eta Alardearen inguruko ekitaldi guztiak (kantineren aurkezpena…) antolatzea. Alardearen antolakuntzarekin loturiko aurrekontuak egitea, finantzatzeko moduak bilatzea eta horretarako egiten diren ekitaldi guztiak antolatzea. Ordenantza, Araudia eta infanteriako konpainien Barne Erregimeneko Arauak eta unitateen Araudiak betiko onartzea. Jeneral kargua izango duen pertsona aukeratzea.

AGINTARIEN BATZORDEAREN OSAERA
Honako hauek egongo dira Agintarien Batzordean: Jenerala, Infanteriako Komandantea eta kapitain eta unitate buru guztiak.

Jenerala izango da batzordeburua, eta hura ez badago, Komandantea. Batzordekideen artean pertsona bat aukeratuko dute idazkari lanak egiteko. Kide guztiek izango dituzte ahotsa eta botoa. Kapitainak eta unitate buruak, salbuespen gisa, beren konpainiako edo unitateko beste agintari batek ordezkatu ahal izango ditu Agintarien Batzordeetan, ahotsarekin eta botoarekin, Jeneralaren hautaketari dagokion guztian izan ezik. Jeneralaren laguntzaileak eta aginduak emateko turutariak Agintarien Batzordearen bileretara joango dira, ahotsarekin baina botorik gabe.

OSAERA:

 

Jenerala Paco Carrillo
Komandantea Rubén Fraile
Hatxeroak Juan José Martínez
Danborrada Iñaki Bereciartua
Musika Banda Juan Luna
Zaldien Eskolta José María González
Behobia Aitor Zabaleta
Bentak Ion Ayuela
Meaka Paco Sánchez
Bidasoa Enrike Etxeberria
San Miguel Juanma Crespo
Olaberria Javier García Nieto (Idazkaria)
Ama Shantalen Juan Nicolás
Anaka Mikel Urtizberea
Buenos Amigos Sergio Arana
Uranzu Fernando Etxezarreta
Santiago Luis Mari Alustiza
Lapize Manu Larrión
Real Union Aitor Mediavilla
Azken Portu Tomás Bernal
Belaskoenea Cipri Matilla
Artilleria Samuel Grijalba
Estatu Nagusiko Laguntzailea Jagoba Usabarrena
Infanteriako Laguntzailea Iñaki Goikoetxea
Zalditeriako Laguntzailea Iñaki Camara
Artilleriako Laguntzailea Juan Ignacio Serrano
Aginduen Kornetina Lauren Etxepare