Alardearen batzordea

 

San Martzialeko Alardearen Ordenantzaren 34. Artikuluak jaso bezala, Alardearen Batzordea da San Martzialeko Alardea aztertuko duen eta aholkuak emango dizkion organoa. Haren helburua da Alardearen Ordenantzan xedaturikoa errespetatu eta garatuko dela zaintzea.

Alardearen Batzordearen eskumenak:

  • Ordenantzak prestatzea eta haiek berrikusi eta interpretatzea. Gero Agintarien Batzordeak onartu behar ditu ordenantza horiek.
  • Dagokionari proposatu eta informazioa ematea Ordenantza honetan jasotako alderdi guztiei buruz, gero Agintarien Batzordeak beharreko erabakiak har ditzan.
  • Zigor erregimena behar bezala aplikatu eta beteko dela zaintzea.
  • Ordenantza honetan adierazita ez dauden alderdi guztiak interpretatu eta argitzea, eta Agintarien Batzordeari haien berri ematea.
  • Infanteriako konpainia guztien Araudia eta Barne Erregimeneko Arauak onartzea, bai eta unitateen Barne Erregimeneko Araudia ere. Gero Agintarien Batzordeak berretsi beharko ditu.
  • Juntak berak proposatzea beharrezkotzat jotzen dituenak San Martzial Alardearen kontserbazioa bermatzeko.
  • Batzordekideen artean bi lagun izendatuko ditu kapitainak eta unitate buruak aukeratzeko prozesuak behar bezala egingo direla zaintzeko.
  • San Martzialeko Alardearen ezagutza eta kultura garatzeko ekimenak proposatzea, eta haiek kudeatzea.

San Martzialeko Alardearen 35. artikuluak jaso bezala, honako kide hauek izango ditu Alardearen Batzordeak:

Gauden urteko Jenerala eta Komandantea; aurreko Jeneralak; hamar soldadu, horietatik zazpi infanteriakoak izango dira eta beste hiruak, berriz, Agintarien Batzordeak izendatutako unitateetakoak; kantinera bat, Alardean jada parte hartu duten guztien artean aukeratuko da hura, Alardearen Batzordeak horretarako egindako deialdian; eta Agintarien Batzordeko idazkaria, Alardearen Batzordean idazkari lanak egingo dituena.

Alardearen Batzordeak nahi adina pertsona deitu ahal izango ditu aholkulari gisa, ahotsarekin baina botorik gabe, behin-behinean eta helburu jakin baten esparruan.

Alardearen Batzordeko Lehendakaria

Alardearen Batzordeko kideen artetik, haietako bat aukeratuko dute, Jenerala eta Komandantea izan ezik, lehendakari gisa. Huraxe izango da Batzordearen ordezkaria behar den une guztietan, eta mandatariak izendatzeko gaitasuna izango du. Kargu hori lau urterako izango da, ezinbesteko arrazoiak daudenean edo Batzordeak berak kargutik kentzen duenean salbu. Berriz aukeratua izan daiteke.

Lehendakariak Alardearen Batzordearen bilerak deituko ditu Alardearen Batzordeko idazkariaren bidez. Alardearen Batzordea biltzeko deia egiteko obligazioa izango du, botorako eskubidea duten kideen erdiak gutxienez eskatzen badio.

Alardearen Batzordeak Agintarien Batzordean biltzeko deia egiteko eskatu ahal izango dio Jeneralari, bere eskumeneko gaiak eztabaidatzeko.

San Martzialeko Alardearen Ordenantzaren 36. artikuluak jasotakoaren arabera:

Lau urtean behin berrituko dira Alardearen Batzordeko kideak (gauden urteko Jenerala eta Komandantea eta aurreko Jeneralak eta idazkaria izan ezik, horiek kide izango baitira Agintarien Batzordeko kide diren bitartean).

Beharreko batzordekideen errelebo hori hautatu ziren modu berean egingo da eta inolaz ere ez zuzenean ordezkatuta edo/eta izendatuta.

Jenerala (1982-1993) José Antonio Apalategui
Jenerala (2002-2011) Satur Ibargoyen
Jenerala (2012-2015) Iñaki Arruabarrena
Jenerala Paco Carrillo
Komandantea Rubén Fraile
Idazkaria Javier García Nieto
Kantineren ordezkaria Nerea Ugarte
Konpainien ordezkaria Iñigo Mestre (Buenos Amigos)
Konpainien ordezkaria Kote Poignon (Artilleria)
Konpainien ordezkaria Ramón de la Cuesta (Hatxeroak)
Konpainien ordezkaria Jorge Zabala (Zaldien Eskolta)
Konpainien ordezkaria Noël d´Anjou (Olaberria)
Konpainien ordezkaria Javier Palacín (Uranzu)
Konpainien ordezkaria Agapito Carballo (San Miguel)
Konpainien ordezkaria José Antonio Sánchez (Lapize)
Konpainien ordezkaria Javier Delgado (Real Unión)
Konpainien ordezkaria Juan Antonio Sánchez (Santiago)