Alardeko irudiak
Jenerala
Komandantea
El Cornetín de órdenes
Jeneralaren laguntzaileak
Zaldizkoen Eskolta
Artilleriako bateria
Artxeroak
Infanteriako konpainiak
Kantinerak
Zutoihala
San Martzial
Alardeko irudiak
Jenerala
Jenerala da Alardeko buruzagi gorena, dotore jantzita joaten da, frak eta galtza beltzak, gerriko gorria urrezko borlekin, eskularru zuriak, zaldiz ibiltzeko bota beltzak ezproi txikiekin eta bi muturreko kapelu edo adar-biko beltza; gainera, aginte makila eraman ohi du, garai bateko Gipuzkoako alkateek ohi zuten bezala.
1924. urtera arte, foru agindu bat beteaz, pertsona bera izaten zen Jenerala eta alkatea, agindu horren arabera udal agintari gorenaren aginduei erantzun behar baitzieten soldaduek; hortaz, alkatea izaten zen armak ikuskatzeko ekitaldian buru. Horrenbestez, Aldabe mendiko guduan parte hartutako Irungo alkate Lope de Irigoyen izan zen hurrengo urtean, 1523an, aipatutako gudua ospatzeko egin zen aurreneko “Alardean” buruzagi nagusia. 1924tik aurrera, Udalbatzaren osoko bilkuran bilduta eta hiriko Lehenengo Alkateordeak proposaturik, Irungo Udaleko ordezkariek aukeratuko zuten Jenerala. Gaur egun Agintarien Batzordeak aukeratzen du Jenerala lau urteko eperako.
Ezagutu gehiago
left
zoomIn
Komandantea
Jeneralaren ondoren, Infanteriako Komandantea dago, infanteriako agintaria eta finkatutako orduetan indarrak bilduta egoteaz arduratzen dena. Infanteriako kapitain guztiei kontsulta egin eta gero, jeneralak izendatzen du, eta ondoren Agintarien Batzordeari eta Alardearen Batzordeari ematen die horren berri jakinaren gainean egon daitezen.
Jeneralaren kargua betetzeko eskatzen diren ezaugarri bertsuak izateaz gain, ezinbestekoa da Infanteriako kide aktibo izatea Komandante izateko. Jenerala ez dagoenean, Komandanteak bere gain hartuko du batailoi osoaren agintaritza.
Txapel gorria, jaka beltza, zaldiz ibiltzeko galtzak, alkandora eta eskularru zuriak, zaldiz ibiltzeko bota beltzak ezproiekin, gerriko eta gorbata gorriak jantzita ibiltzen da, eta Infanteriaren sable zuzena eramaten du.
Ezagutu gehiago
right
zoomIn
El Cornetín de órdenes
El Cornetín de Órdenes es aquella figura que acompaña al General en todo momento para hacer las “llamadas” que le ordene. El sonido del cornetín es el que hace que arranque el Alarde desde la plaza de Urdanibia o el que tras la “Llamada a Capitanes” hace que todos se reúnan en torno al General para recibir sus órdenes.
Viste a la manera de un soldado de infantería pero lleva el cornetín y la escopeta colgada al hombro.
Ezagutu gehiago
left
zoomIn
Jeneralaren laguntzaileak
Komandantearen ondotik Jeneralaren lau laguntzaileak daude, Buruzagitza Nagusikoa, Infanteriakoa, Zalditeriakoa eta Artilleriakoa. Jeneralak eta Komandanteak bezala, zaldiz egiten dute desfileko ibilbidea, eta beren jantziak ez dira gainerako soldaduenak bezalakoak.
Buruzagitza Nagusiko Laguntzailea jaka eta galtza urdinak kolore berde biziekin, gerriko berdea urre koloreko borlekin eta urre koloreko lokarria jantzita ibiltzen da. Infanteriakoa jaka eta galtza gorriak hori kolore biziekin, urre koloreko lokarria eta gerrikoa jantzita ibiltzen da, eta “mezu-ontzi” beltza eramaten du. Zalditeriako Laguntzailea jaka zuria kolore urdin biziekin, galtza urdinak bi zerrenda zuriekin eta urre koloreko lokarria eta gerrikoa jantzita ibiltzen da. Laugarren Laguntzaileak, Artilleriakoak, jaka urdina kolore gorri biziekin, galtza zuriak bi zerrenda gorriekin, gerriko gorria eta urre koloreko lokarria daramatza gainean.
Lau uniforme horiek txapel gorriarekin, eskularru zuriekin eta zaldiz ibiltzeko bota beltzekin osatzen dira. Gainera, sable bana daramate lau laguntzaileek.
Ezagutu gehiago
right
zoomIn
Zaldizkoen Eskolta
Zaldizkoen Eskolta da desfileko beste unitate garrantzitsua, 21 zaldizkok osatzen dute: kapitain batek, teniente batek, sarjentu batek, tenienteorde batek, kabo batek, kantinerak eta hamabost soldaduk. Desfilearen barruan posizio pribilegiatua du, Jeneralaren, Komandantearen eta lau Laguntzaileen atzetik joan ohi baita unitate hau.
Zaldizkoen Eskoltaren uniformeak urdinak eta zuriak dira funtsean, jaka zuriak mahukaburuekin, lepoko eta bost botoi kolore urdin bizikoak, galtza urdinak alboetan bi zerrenda zuri dauzkatenak, eskularru eta gerriko zuriak, txapel gorria, zaldiz ibiltzeko bota beltzak, arauzko belarria eta sable kurbatua.
Ezagutu gehiago
left
zoomIn
Artilleriako bateria
31 lagunek osatutako Artilleriako Bateriak ixten du desfilea. Artilleriako Bateriako kantinera aurreneko kanoi organ eserita joan ohi zen 1958. urtera arte, baina ordutik aurrera (1959) zaldiz egiten du Alardearen ibilbidea, andre zaldizkoaren modura jarrita, Zalditeriako kantinera bezala. Itsas urdinaren koloreko jakak eta unitate honetako kideek janzten dituzten botoiek osatzen dute Artilleriako bateriako kideen uniformea.
Ezagutu gehiago
right
zoomIn
Artxeroak
Desfilean betetzen duen eginkizunagatik, Artxeroen Eskuadrarena da beste irudi garrantzitsua. Historian barrena, armadako zulatzaileak izan ohi ziren maniobra militarrak egiteko lubakiak eta tunelak zulatzen zituztenak, horregatik ematen dio hasiera desfileari Artxeroen Kaboak. Artxeroen uniformean hiru elementu dira aipagarri: galtza zurien gainetik lotzen diren polaina beltzak; animalia baten larruazala irudikatzeko moduan moztutako larruzko mantala, eta aizkorak, pikotxak edo palak. Kaboa bereizten da eskuadrako gainerako kideengandik, zerra bat eramaten baitu.
56 gizonek osatutako Artxeroen Eskuadra hauxe da soilik gizonez osatutako konpainia bakarra, ez baitu kantinerarik. Eskuadra honetako kide izan ahal izateko, gutxienez metro eta laurogeita zazpi zentimetroko altuera izan behar da, eta 21 urte beteta eduki behar dira.
Ezagutu gehiago
left
zoomIn
Danborrada
1919an osatu zen, lehen aldiz modu independentean desfilatu zuenean, lehendik “musikarena” deituriko talde bakarra osatzen baitzuten Musika Bandak eta Danborradak.
Ezagutu gehiago
right
zoomIn
Alardeko Banda
Jakina da XIX. mendearen lehen erdialdean Irunen bazela jaietan eta gure Hirian urtean zehar izaten ziren beste ekitaldi aipagarrietan zuzenean parte hartzen zuen musika banda. 1998tik aurrera, aurrekotik bereizirik, “Alardeko Musika Banda” gisa ezagutzen da.
Ezagutu gehiago
left
zoomIn
Banderaduna
Teniente gradua du, Bidasoako Konpainiakoa da eta Irungo bandera eramaten du Alardean.
Ezagutu gehiago
right
zoomIn
Infanteriako konpainiak
Kapitain baten aginduetara dago desfilean parte hartzen duen Infanteriako Konpainia bakoitza, hiriko auzo edo talde bati dagokiona. Kapitain horrek teniente bat, tenienteorde bat, bi sarjentu eta hiru kabo ditu laguntzaile, eta sarjentu eta kabo horietatik bana ditu lagun kantinerak, berak aukeratzen ditu.
Kapitaina doa konpainiaren aitzinaldean, aginduak ematen dizkie txilibituen eta danborren bandako hiru taldeei. Tenientea eskopetadunen lehenengo 10 lerroen artean ibiltzen da, eta tenienteordea konpainiaren erdialdean. Sarjentu batek eta kabo batek zaintzen dituzte azken lerroak. Konpainiaren banderatxoa daraman kaboa txilibituen eta danborren taldeen eta infanteriako taldearen artean ibiltzen da.
Beste sarjentu bat eta kabo bat kantineraren alboetan ibiltzen dira. Alardeko infanteriako konpainia guztiak berdin jantzita joaten dira: txapel gorria, alkandora eta galtza zuriak, jaka beltza, gorbata, gerriko eta zapi gorria eta espartin zuriak zinta beltzekin.
Ezagutu gehiago
left
zoomIn
Kantinerak
Konpainiaren erdialdean, musikarien gibelaldean baina eskopetadunen aitzinaldean, leku ezin hobean, ibiltzen da kantinera (kantinera bakarra desfilean parte hartzen duen konpainia bakoitzeko).
Kantinerak sarjentua eta kantineraren kaboa ditu lagun. Honako hauek daramatza soinean kantinerak: belusezko gerruntze beltza urre koloreko botoiekin eta galoiekin, gona tolesduna, bonbatxoak, belusezko mantala beltza, bota altuak eta eskularru zuriak eta txapel gorria. Gainera, konpainiaren ikurrarekin eta izenarekin eta kantineraren beraren izen-abizenekin brodatutako zerrenda zuri bat darama soinean.
Zerrenda horrek zurezko upelatxo bati eusteko balio du. Bestalde, abanikoa eramaten du, erdi irekirik, Alardeari begira dauden ikusleak agurtzeko. Zalditeriako eta Artilleriako kantinerek gerruntze urdinak (pastel urdina Zalditeriakoak eta itsas urdina Artilleriakoak), bota beltzak eta, abanikoaren ordez, zaharoa eramaten dituzte, biek ibilbidea zaldiz egiten baitute eta ez oinez beste kantinerek bezala.
Gainera, gorria da Zalditeriako kantineraren zerrenda. Kantinera izan ahal izateko, sortzez irundarra izan behar da, edo azken 15 urteetan Irunen bizi izana, ezkongabea izan behar da eta gutxienez 20 urte beteta izan behar dira.
Ezagutu gehiago
https://www.alardedeirun.com/eu/kantinerak/cantineras-2018/
right
zoomIn
Zutoihala
Elizaren zutoihala, urtero konpainietako baten ordezkariak eramateko ohorea duena. Junkaleko parrokiako geldialdian jaso eta gero, alardearen amaieran desfilatzen du.
left
zoomIn
San Martzial
San Martzial Raman sortu zen, Palestinan, Kristo ondoko 15. urtean. Bera izan omen zen Jesusi 5 ogiak eta 2 arrainak eraman zizkiona, biderkatu zitzan. Era berean, bera izan zen Jesusek Apostoluei erakutsi zien haurretako bat, zeruetako erreinuan sartzeko haurren modukoa izan behar zela adierazteko.
San Pedrok Galietara bidali zuen hango biztanleak kristautzeko. Bi lagunekin etorri zen Erromatik, haietako bat bidean zendu zen, baina San Martzialek berpiztu egin zuen San Pedroren makilarekin, eta horrenbestez hiruak iritsi ziren beren norakora. Apostolutzan 28 urte eman eta gero hil zen. Limogeseko (Frantzia) lehenengo apezpikua izan zen San Martzial.
Gipuzkoan haren omenezko tenpluak daude Altzan, Antzuolan, Bergaran eta Soraluzen. Benasqueko (Huesca) eta Marratxiko (Mallorca) zaindaria da eta izena ematen dio Zamorako probintziako herri bati. Jende askok uste ez bezala, San Martzial ez, baizik eta Junkaleko Ama Birjina da Irungo zaindaria.
right
zoomIn