
San Martzial Alardeko Buruzagien Batzordeak San Martzialeko II. Guduaren berrehungarren urteurrena oroitzeko zigilu bat argitaratu du.
Ekimen hau gudu horretatik 200 urte betetzen direla eta antolatutako programan kokatu behar da. Hiru hitzaldi antolatu dira egun haietan zer gertatu zen aztertzeko (lehenengo hitzaldia apirilaren 13an burutu zen) eta abuztuaren 31n bisita gidatua egingo da gudua izan zen lekuetan barrena.





