Hondarribiko eta Irungo Alardeen arteko urteko bazkaria
2014(e)ko Februaryak 22
Ramón Martiarena, Olaberriako Kapitaina izateko berrautatua
2014(e)ko Apirilak 14
Hondarribiko eta Irungo Alardeen arteko urteko bazkaria
2014(e)ko Februaryak 22
Ramón Martiarena, Olaberriako Kapitaina izateko berrautatua
2014(e)ko Apirilak 14

“Jeneral”, gure jaia balioan jartzeko figura

Protokolo figura

San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordeak enkargatu berri dio Gabriel Narzabal eskultoreari “Jeneral” bere obra erreproduzitzeko. Helburua da hemendik aurrera protokolo-ekitaldietan erabiltzea eta, horrela, alde batetik, jaia antolatzen laguntzen duten pertsonen edo entitateen lana aitortzea (horretan sartzen dira informazioa bilatzea, materiala dohaintzan ematea, datu historikoak begiratzea edo laguntza eskuzabala ematea, betiere San Martzialeko Alardearen esentzia babestu, defendatu, sustatu, besterendu eta zabaltzeko asmoarekin. Eta horretan bezala, jaiarekin zerikusia duten jarduerei eta ekitaldiei dagokienez). Eta, bestetik, gure jaiaren opari gisa ematea, ekitaldi instituzionaletan edo beste leku batzuetan harrera egitean.

“Gure jaia irudikatuko zuen irudia nahi genuen, protokolo-ekitaldietan erabili ahal izango genuena, bai beti hor dauden pertsonen edo entitateen laguntza eskertzeko, prest baitaude behar denean laguntzeko, bai gure jaiaren opari izateko beste herri batzuetan edo instituzioetan harrera egiten digutenean”, adierazi du San Martzialeko Alardeko Jenerala den Iñaki Arruabarrenak.

Ezaugarriak

Figuraren neurriak 18 x 15 x 9 zm dira, eta 2 kg inguru pisatzen du. Erretxinaz egina dago eta gero brontzearen imitazioan polikromatua. Oinarria zur noblea da, nahiz eta aukera dagoen marmolezkoa izateko, horrela eskatzen badu San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak.

“Agintarien Batzordetik nirekin harremanetan jarri zirenean, zenbait ideia sortu ziren. Bozeto batzuk egin nituen, eta azkenean Jeneral baten bustoa erabaki nuen, lehendik brontzez egina neukan beste batean oinarrituta. Honako hau da sortzeko prozesua: figura, aurrena, buztinean modelatzen da; gero igeltsuan husten da eta azkenik silikonazko molde bat sortzen da; hortik lortzen dira piezak, erretxina likidoa isuriz bere kargekin”, adierazi du Gabriel Narzábal figuraren egileak.

Egilea

Gabriel Narzábal González (Irun, 1955). La Sallen ikasi zuen industri ofiziotza eta maisutza, metalaren adarrean. Gipuzkoako doiketako bigarren saria irabazi zuen. Autodidakta da 18 urte zituenetik; beti egon da artearen munduari lotua, oro har, eta eskulturari, bereziki.

35 urte eman zituen marmolgintzan; horrek aukera eman zion hainbat artistekin harremanetan egoteko, eta aldi berean, obra txikiak sortzeko aprobetxatzen zuen. “Gaztetan, Nestor Basterretxea eta Jorge Oteiza gogoratzen ditut. Egunero joaten ziren bazkaltzera Urdanibia plazara. Beti igarotzen ziren nire etxe aurretik. Bi erreferente handi izan ziren niretzat. Gero Remigio Mendibururen enkargua etorri zen. Egun batean maketa bat ekarri zuen marmoldegira kaleko neurrietako eskultura bat egiteko. Leopoldo Blanco Torreadrado eta ni hasi ginen lan hori egiten. Leopoldok asko irakatsi zidan. Nire lehenengo maisua izan zen”.

alt

 

Bere lehenengo sariak Gipuzkoako artista berrien lehiaketetan iritsi ziren; Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Probintziako Aurrezki Kutxak antolatzen zituzten. Sari horiek bere sortze-lanak ezagutzera ematen lagundu zuten. Lehenengo obra horietarako hainbat material erabili zituen: egurra, harria, altzairua edo brontzea, besteak beste. Sari horiekin animatuta, eskulturak erakusten hasi zen hainbat kultur zentrotan (Irun, Errenteria, Legazpi…); baina proiekzio handiena Kutxak antolatu zuen erakusketa ibiltariak eskaini zion, probintzia osoan aurkeztu baitzen.

1984an Irungo Udalak aire zabaleko eskultura bat nahi zuen Osinbiribileko bidegorri estreinatu berria edertzeko. Bozeto bat eta aurrekontu bat aurkeztu ondoren, proiektua esleitu zioten. Geroxeago, eskultura hori jarrita, “Laiak”, udalak erakusketa bat antolatu zuen bere obra berrienekin.

Anakan bizi da duela 17 urte eta oso lotuta dago auzoko kultur-jarduerekin. San Martzialeko Alardea maite du, beti Anakako Konpainian desfilatu izan du, eta kabo banderina ere izan zen 2012an. 

Bere garaian, konpainiaren 125. urteurrena zela eta, pika berri bat sortu zuen banderatxorako, latoizkoa, leundua eta urreztatua, egurrezkoa ordeztezko, oso hondatuta baitzegoen. Bereziki harro daukan beste sortze-lanetako bat “Soroxarta” da; eskultura txiki bat da, “Jenerala” egiteko metodo bera erabiliz egina, eta Anaka 1881 Kultur Elkarteak erabakita, “aitorpen apal eta maitekorra da, elkarteak Anaka auzoan egiten duten lanagatik eta gizarte-konpromisoagatik, dela bertan lan eginez dela Anakaren izen ona joaten diren lekura eramanez, nabarmentzen diren pertsona edo elkarteei aitorpena eskaintzeko”.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies