Ramón Martiarena, Olaberriako Kapitaina izateko berrautatua
14 abril, 2014
Los bares de la Plaza del Ensanche y Cipriano Larrañaga, “Zona Alarde” de este año
25 abril, 2014

“Joxe” Aramburuk eramango du Zutoihala ekainaren 30ean

San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordeak eta IrungoBetiko Alardearen Aldekoak elkarteak gaur ezagutzera eman dute aurten San Martzial eguneko zutoihalaren erreplika eramango duenaren izena.

Historia

Alardeak San Martzialeko prozesioa eskoltatzen zuen; izan ere, 1522an kabildo sekularrak eta elizakoak egin zuten botoa betez, San Martzial mendi gainean urtero egiten zen erlijio-ekintzara joaten ziren. Horregatik, desfilea, Urdanibia plazan bildu ondoren, San Juan plazara joaten da, eta han, Bidasoa konpainiak hiriko banderaren erreplika jasotzen du Alardeko Batzordeko presidentearen eskutik, Irungo Udalaren ordezkaritzan. Udaleko ordezkariak bere garaian desfilean sartzen ziren, eta, gaur egun, zuzenean aipatutako mendira joaten dira nork bere aldetik botoa betetzera. Alardearen ondoren, Junkaleko Andre Mariaren Elizara joaten da. Han, erlijio-kabildoa sartzen da, garai batean elizako apaiza alardeko buru joaten zen, baina, gaur egun, aipatutako zutoihalaren erreplika bakarrik da prozesio haren aztarna bakarra.

Hiriko banderaren erreplika arratsaldeko Alardean ere eramaten da, San Martzialeko zutoihala bezala, eta, aipatutako alardeak zainduta, Junkaleko Andre Mariaren Elizara itzultzen da. Bandera, gero, Alardeko Batzordeari itzultzen zaio Irungo Udaleko arkupeetan.

Zutoihala

Zutoihalaren erreplika Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkartearen ekimenez egin zen bere garaian, eta bertako kide baten laguntza eskuzabalari esker. Ricardo Requejo Retegui musikari irundarra zen kide hori. Berak eman zuen dohaintzan 1999ko maiatzaren 28an Amaia KZn egindako piano-kontzertu batean bildutako dirua, garai batean elizako kabildoak eramaten zuen zutoihalaren erreplika bat egin zedin. Aipatutako erreplika La Francesa izeneko dendan erositako belusean egin zen, eta Ines Arregik bordatu zuen zinta urreztatuekin; ohial nagusian, berriz, San Martzialen irudia, olanan inprimatua. 1999ko ekainaren 29an bedeinkatu zuten Hendaiako Mirabeen komentuan.

Zutoihalaren erreplika Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkartearena da, eta elkartean akordio bat eginda dauka San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordearekin bost urtetik lautan San Martzial Alardea osatzen duten konpainietako bateko soldaduren batek eraman dezan. Txandaka egiten dute konpainien artean. Bosgarren urtean Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkarteak aukeratzen du eramailea. 2014ko urte honetan, Olaberria konpainiari dagokio erantzunkizuna.

Zutoihala eramaten duenaren jantzia San Martzial Alardeko infanteriako soldaduaren berbera izango da, eskularru zuriak eramango ditu baina. Esku batekin zutoihalari eutsiz eta bestean txapela bildua duela ibilbide osoan, errespetu-seinale. Konfiantzazko bi lagun aukera ditzake berarekin joateko; horien adina, beti, 12 urtetik beherakoa. Haien atzetik, soldadu-eskolta batek desfilatzen du, ardura duen konpainiakoak betiere.

“Joxe” Aramburu

José Luís Aramburu Liceagak (Irun, 1956) 1974an desfilatu zuen lehen aldiz San Martzialeko Alardean, 18 urte bete eta bi hilabete eskasera. Beti desfilatu du Olaberria konpainian.1974 eta 2000 bitartean, erredoble izan zen, 1989an salbu, urte horretan alferez izan baitzen José M. Satrústeguiren ordez.Berriz ere alferez, 2001 eta 2005 artean. Hurrengo urtean teniente izan zen, eta 2007tik aurrera, eskopeta, konpainiaren azkeneko lerroetan.

“Zutoihala eramatea ilusio eta ohore handia da niretzat, oso jende gutxik lortzen baitu eramatea, eta, gainera, nire familiako hirugarren kidea izango nintzateke eramaten; izan ere, 80ko hamarkadan nire aitona Jose Luisek eraman zuen elizako zutoihala eta 2002an nire anaia Iñakik, bere semeekin batera; ekainaren 30ean eramango dudan hau eraman zuen”, adierazi du Aramburuk.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies