2017(e)ko Apirilak 22

Urtemuga berezia Artileriako Bateriarentzat

200 urte betetzen dira San Ramon egunerako kanoi bat Irunera ekartzeko baimena ematen zuen 1817ko uztailaren 28ko Erret Agindutik. Erakusketa bat, hainbat hitzaldik eta San Martzial mendian abuztuaren 31ean egiten ziren kanoikaden berreskuratzea, programaturiko ekintzen artean.
2017(e)ko Martzoak 3

Martxoaren 8aren inguruko adierazpena

altEmakumearen Nazioarteko Egunaren harira, Buruzagien Batzordeak eta San Martzial Alardearen Batzordeak, Alarde Fundazioak, hala nola Emakume Irundarrak, GordeZAN, Pagoki, Mugarriluze eta Hondarribiko Emakumeak emakumeen kolektiboek berdintasunaren alde lan egiteko dugun konpromisoa berresten dugu aurrera eramaten ditugun jardueretan.

2016(e)ko Abenduak 3

Alardearen 2017ko egutegia salgai dago

alt

Egutegiaren edizio berri honek Quique Escalante X. Argazki Memorialean parte harturiko 24 argazkiren aukeraketa jasotzen du.

Egutegiak, Alardearen finantziazio iturri garrantzitsua direnak, dagoeneko 3 eurotan eros daitezke hiriko hainbat dendatan.

 

2016(e)ko Azaroak 26

Nerea Ugarte, Kantineren ordezkari berria Alardearen Batzordean

altNerea Ugarte Imaz, 1993ko Anaka Konpainiako kantinera, larunbat honetan Ospital Zaharraren hitzaldi-aretoan burututako hauteskundeetan datorren 4 urtetarako Alardearen Batzordean kantineren ordezkari berria izateko aukeratua izan da. Karguan Cristina Bereciartua Retuerto ordezkatuko du.

 

 

 

 

 

 

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies