Egutegiaren edizio berri honek “Quique Escalante XI. Memoriala” argazki lehiaketan parte harturiko 24 argazkiren aukeraketa jasotzen du
Egutegiak, Alardearen finantziazio iturri garrantzitsua direnak, dagoeneko 3 eurotan eros daitezke hiriko hainbat dendatan
Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak azken urteetan ohi izan den bezala egutegiaren edizio berria prestatu dute, Quique Escalante Memorialeko argazkien aukeraketarekin egindakoa. 2018ko egutegiak diseinu modernoa dauka, iazkoaren antzekoa, txuri, beltz eta gorri koloreetan oinarrituta. Irudien tamaina inoiz baino handiagoa da, memorialaren 11. edizioan parte hartu eta aukeratu diren 24 argazkiei protagonismo handiagoa emanez. Hilabete bakoitzeko bi argazki hautatu dira eta, besteak beste, lehiaketaren irabazleak ikus daitezke: lehen hiru sariak, “Danborrada” sari berezia eta “Gazteria” sari berezia.
Iñaki Goikoetxearen hitzetan, Alardearen komunikazio batzordearen arduraduna, “beste urtez ezin dira egutegiak falta, azaro erdialdetik jendeak eskatzen dituen egutegiak, eta salmentagatik, Alardearen finantziazio iturri direnak”. Diseinuaren aldetik azaltzen du “sare sozialen informazioa” sartu dela, “harrera oso ona izan dutenak, baita webgunearen informazioa, berritzeko prozesuan dagoena eta hurrengo hilabeteetan aurkeztuko dena”.
1.800 ale argitaratu dira eta dagoeneko 3 eurotan Irungo hainbat dendatan eros daitezke. Honako hau da zerrenda osoa: