TRADIZIOAREKIN BETEZ
14 abril, 2018
ALARDEKO TABERNAREN INAUGURAZIO EKITALDIA
14 abril, 2018

DESCANSO IRUDIA, FESTEN PROGRAMAREN AZALA

Bigarren urtez programaren liburuxkaren diseinua berritu da eta aurten Artilleriaren Erret-Aginduaren 200 urteei eta Lapitzeko 75 urteei buruzko erreportajeekin dato

Gaurtik hasita, 25.000 ale banatuko dira, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrengo egunotan

Irun, 2017ko ekainak 12 | San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak aurtengo festen programa aurkeztu du gaur goizean Larretxipi kalearen hasieran, programaren azalean agertzen den argazkiaren toki berean.

Ezaugarriak

Festen programak, euskaraz eta gaztelaniaz, bigarren urtez 44 orrialde ditu eta 25.000 ale egin dira, gaurtik aurrera banatzen hasi direnak. Azaleko argazkia “Quique Escalante X. Memoriala” irabazi zuen argazkiarentzat da, Sonia Zubeldiaren Descanso argazkiarentzat hain zuzen ere. Barruko orrialdeetan saritutako beste argazkiak ere aurki ditzakegu: 2. saria lortu zuen Mikel Pradoren Al galope, 3. saria lortu zuen Yolanda Domínguezen Humo y pólvora, “Gazte” saria lortu zuen Jagoba Sansiñenaren Madrugón eta “Danborrada” saria jaso zuen Junkal Susperreguiren Al compás Tamborrada.

Alardeko Batzordearen presidentearen agurraz gain, Jeneralaren agurraren formatua aurten aldatu da; 2017 honetan elkarrizketa baten bidez burutu da, non Paco Carrillok azken urtearen balantzea egiten duen eta 2017ko Alardeari buruzko nahiak azaltzen ditu. Jarraian, konpainia eta parte-hartze murriztutako unitate bakoitzari buruzko informazioa aurkitu dezakegu, hala nola aurtengo 19 kantineren argazkiak. Konpainia ezberdinetako ordutegi eta biltze lekuak ere aurki daitezke, entsaio nahiz San Pedro egunekoak. Gainera El Muro tabernari buruzko informazioa ere aurki daiteke, aurtengo Alardeko taberna hain zuzen ere, hala nola San Martzial Alardea antolatzeko 2016ko aurrekontu ekitaldia ixtean izandako gastuei buruz edota Remington eskopetari eta sare sozialei buruz ere.

“Beste urtez beharrezkoa den informazio basikoa ikus daiteke, baita kantineren argazkiak, ezinbestekoak direnak; urtetik urtera diseinua hobetzen saiatzen gara erakargarriagoa eta bisualagoa egiteko”, aipatu du Infanteria Laguntzailea eta komunikazio taldearen burua den Iñaki Goikoetxeak.

 Nobedadeak

Nobedadeen artean Artilleriaren Erret-Aginduaren 200 urteei buruzko erreportajea aurki daiteke, baita 2017an zehar egingo diren ekitaldien xehetasunak; bestetik, Lapitze Konpainiaren 75 urteei buruzko erreportaje irakur daiteke. Bi idazlanak egiteko, liburuxkan ikus daitezkeen argazki zaharrak bildu dira.

Prentsaurrekoan Carlos Requejo ere egon da, Gráficas Txingudi-koa, programaren inprimaketa egin duena eta iragarkiak jarri dituzten kolaboratzaileei eskerrak eman dizkiena. Azpimarratu behar da inprentaren diseinatzailea, Aitor Mateos, komunikazio lan taldetik eman diren ideiak gauzatzeko ardura izan du, emaitza ikusita txalogarria den lana.

Hurrengo egunetan programaren edukiei ahalik eta zabalpena handiena emango zaie Alardearen sare sozialen bitartez; azkenik, etxean alea jasotzen ez dutenentzat, programa batzuk El Muro-n (Legia kalea, 4) utziko dira, 2017ko Alardearen taberna.

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies