2017(e)ko Apirilak 22

Urtemuga berezia Artileriako Bateriarentzat

200 urte betetzen dira San Ramon egunerako kanoi bat Irunera ekartzeko baimena ematen zuen 1817ko uztailaren 28ko Erret Agindutik. Erakusketa bat, hainbat hitzaldik eta San Martzial mendian abuztuaren 31ean egiten ziren kanoikaden berreskuratzea, programaturiko ekintzen artean.
2016(e)ko Azaroak 26

Nerea Ugarte, Kantineren ordezkari berria Alardearen Batzordean

altNerea Ugarte Imaz, 1993ko Anaka Konpainiako kantinera, larunbat honetan Ospital Zaharraren hitzaldi-aretoan burututako hauteskundeetan datorren 4 urtetarako Alardearen Batzordean kantineren ordezkari berria izateko aukeratua izan da. Karguan Cristina Bereciartua Retuerto ordezkatuko du.

 

 

 

 

 

 

 

2016(e)ko Azaroak 23

Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

altBuruzagien Batzordeak eta San Martzialeko Alardearen Batzordeak, Emakume Irundarrak, GordeZAN, Pagoki eta Mugarriluze elkarteekin batera, Nazio Batuek azaroaren 25ean proposatutako “Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna” dela eta, emakumeenganako erabilitako indarkeriaren aurrean gure gaitzespen indartsuena adierazi nahi dugu, eta gure jardueraren eremuetan gertatzen ari denaren edozein zantzua ikustean, hori saihesteko gure konpromisoa azaltzen dugu.

2016(e)ko Uztailak 19

Irunek beste behin argi eta garbi esan du zer nahi duen

altBuruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak, azken larunbat honetan aurtengo San Pedro eta San Martzial jaietan bizi izan dena balorazio bilera egin ondoren, ezagutzera eman nahi dute, ohar honen bitartez, orain dela gutxi pasa diren festen egunetan egindako hainbat ekitaldiren balorazioa:

 

 

 

 

 

2016(e)ko Ekainak 23

Lastarginen ekitaldia berriro ere gogora ekarriko dute emakume eta umeek (2016)

alt

Gertakaria 1522ko ekainaren 29tik 30era bitarteko goizaldean Irungo emakume eta umeek izandako parte-hartzea balioan jartzen du.

Errege Bidearen parte bat egingo dute, garaiko janzkerekin eta lastargiak eramanda.

 

Pagoki Emakume Elkarteak eta San Martzialeko Buruzagien Batzordeak datorren asteazkenean, hilak 29, burutuko den lastarginen prozesioan parte hartzera deitzen dute.

 

 

 

2016(e)ko Ekainak 8

Alardeko tabernen inaugurazio ekitaldia

alt

Gaur arratsaldean Alardeko tabernen inaugurazio ekitaldia burutu da Kale Nagusian, kantinera, konpainia eta parte-hartze murriztuko unitate ezberdinetako ordezkari, Buruzagien Batzorde eta Alardearen Batzordeko kideekin.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies