Alardealdia maiatzaren 31ra aurreratzen da
2015(e)ko Maiatzaak 19
Argazki ofizialak
2015(e)ko Maiatzaak 23
Alardealdia maiatzaren 31ra aurreratzen da
2015(e)ko Maiatzaak 19
Argazki ofizialak
2015(e)ko Maiatzaak 23

Bisita gidatua Olaberriako muga historikoetan zehar

Estebenea Jatetxea eta San Martzial Alardeko Olaberria Konpainiak datorren maiatzaren 24erako auzoko muga historikoetan zehar bisita gidatu bat antolatuko dute. Urtero konpainiako kantinera hautatu ondoren burutzen den jarduera bat izatea bilatzen da, Olaberriako muga historikoetako zatiren bat eginez.

“Auzoa zabala da, Meaka, Lapitze, Bentas eta Oiartzunekin egiten du muga. Hori dela eta urtero ibilbide ezberdinak diseinatzen ahaleginduko gara, beti kontuan izanik edonork egiteko moduko ibilbideak izan behar direla”, dio Javier Garciak, konpainiako alfereza.

Proposatzen den ibilbidea honako hau da: Urdanibia plazatik atera 10:00tan eta Contracalle, Travesía, Larretxipi, Sargia eta San Martzial kaleetan zehar ibili Urdanibia plazara bueltatzeko Ermita kalera bidean. Ibaieta Ibilbidetik igo auzoko bistetaz disfrutatuz, Aramburu baserrira doan bidea hartu, Zamora baserrira iritsi eta hemendik Olaberria-Bentas errepidera jeitsi Estebeneara bideratzeko.

Nahi dutenek Estebenea Jatetxean bazkaldu dezakete (14:00etatik aurrera). Menua itxia da (20 € helduak eta 10 € umeak). Estebenea Jatetxean erreserba egitea derrigorrezkoa da eta aurretik bazkaria ordaintzea. Bazkaldu ondoren hainbat joko antolatuko dira arratsaldea girotzeko: toka, panotxak, sokatira, eta abar.

“Familia edo lagunen artean eguna pasatzea bilatzen dugu, ariketa pixka bat eginez gure auzoa ezagutzen dugun bitartean. Bukatzeko bazkari bat egin nahi dugu konpainiako leku historikoetako batean”, dio Igor Eizaguirrek, tabernaren arduraduna.

HELDUENTZAKO MENUA (20 €):

–          Entsalada mistoa

–          Kroketak

–          Piper beteak

–          Txerri-ukondoa / oilaskoa / bakailoa saltsan (aukeratzeko)

–          Postreak

–          Kafea

–          Ardoa-freskagarriak

UMEENTZAKO MENUA (10 €):

–          Kroketak

–          Txibiak

–          Oilasko-bularkia patatekin

–          Izozkia

–          Ura-freskagarriak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies