CARLOS HERNANDEZEK ERAMANGO DU ZUTOIHALA EKAINAREN 30ean
2019(e)ko Maiatzaak 28AMA SHANTALEN KONPAINIAK ERAKUSKETA BAT ANTOLATU DU BERE MENDEURRENA DELA ETA
2019(e)ko Ekainak 3Datorren ekainaren 2an izango da eta Estebenea Jatetxean bazkaria egongo da nahi dutenentzat
Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak eta San Martzial Alardeko Olaberria Konpainiak datorren ekainaren 2rako auzoko muga historikoetan zehar bisita gidatu bat antolatuko dute botsgarren urtez. Urtero konpainiako kantinera hautatu ondoren burutzen den jarduera bat da, Olaberriako muga historikoetako zatiren bat eginez. Aurtengoan mugakideak diren Lapitze eta Bentasko auzoetan sartu-irten bat egingo da.
Urte honetarako proposatzen den ibilbidea honako hau da: San Jose Langilea parrokiatik atera 9:30etan eta Virgen Milagrosa, San Jose Langile eta Berio kalea zeharkatuz Egiluze komentura igo. Lizardi, Altzubideko Errota, Oiakinta eta Uruneko Errotatik pasa argibide historiko xume batzuk jasoz, Olaberria-Bentas errepidera ateratzeko, eta handik Estebenea Jatetxera, bisita gidatua bukatzeko. Nahi dutenek Estebenea Jatetxean bazkaldu dezakete 14:00etatik aurrera. Menua itxia da, 25 euro helduentzako eta 12,50 euro umeentzako. Estebenea Jatetxean erreserba egitea derrigorrezkoa da eta aurretik bazkaria ordaintzea.
Helduentzako menua (25 euro):
– Kroketak
– Entsalada mistoa
– Piper beteak
– Txerri-ukondoa / bakailoa saltsan (aukeratzeko)
– Postrea
– Kafea
– Ardoa-freskagarriak
Umeentzako menua (12,50 euro):
– Kroketak
– Txibiak
– Oilasko-bularkia patatekin
– Izozkia
– Ura-freskagarriak