2026ko SAN MARTZIAL ALARDEKO BALORAZIOA

2026(e)ko Uztailak 6

JON RAMÍREZ, REAL UNIÓN KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA

2026(e)ko Irailak 21

2026ko SAN MARTZIAL ALARDEKO BALORAZIOA

2026(e)ko Uztailak 6

JON RAMÍREZ, REAL UNIÓN KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA

2026(e)ko Irailak 21

IÑAKI AGUIRREZABALA, OLABERRIA KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA

Postuan Javier García Nietok ordezkatzen du

49 urteko Iñaki Aguirrezabala Ugarte Olaberria Konpainiako kapitain berria izendatu dute, ostiral honetan, irailaren 11n, egindako hautaketan.

Beti desfilatu izan du Olaberria Konpainian, eta 1991n sartu zen bertan, eskopeta gisa. 2007tik Konpainiako Batzordeko kide da.

Era berean, 2000tik 2009ra eskopeta-kabo izan zen, eta 2010etik 2014ra alferez aritu zen. Ondoren, Konpainiako teniente kargua bete zuen bi alditan: 2015etik 2016ra eta, berriro, 2019tik 2026ra.

Hautaketaren ondoren, Iñaki Aguirrezabalak adierazi duenez, bere konpainiako kapitain izatea “ohorea eta poztasun handia da, zure bizitzako konpainia ordezkatzea”.