Aurtengo San Martzial Alardeko kantineren argazki sesio ofiziala izan da gaur goizean Junkal plazatxoan. Argazki hauek datozen egunetan jaietako programan nahiz laguntzen diguten denda eta establezimenduetan azalduko dira.
Argazki sesio hori baino lehen kantinerak kantineren ordezkaria den Cristina Bereciartuarekin bildu dira, datozen egun handietarako hainbat aholku eman diena. Jeneral eta Komandantearekin ere bildu dira