IÑAKI RICO CANO, BELASKOENEAKO KAPITAIN BERRIA
2026(e)ko Urriak 14
JOSÉ ALZAGA MENDES, AMA XANTALEN KAPITAIN BERRIA HAUTATUA
2026(e)ko Urriak 14
IÑAKI RICO CANO, BELASKOENEAKO KAPITAIN BERRIA
2026(e)ko Urriak 14
JOSÉ ALZAGA MENDES, AMA XANTALEN KAPITAIN BERRIA HAUTATUA
2026(e)ko Urriak 14

JUAN LUNA SOJO, BERRIRO BANDAKO ZUZENDARI HAUTATUA

61 urteko Juan Luna Sojo Bandako zuzendari hautatu dute berriro, joan den irailaren 28an egindako hautaketan.

Lunak beti desfilatu du Bandan; izan ere, 15 urte zituenetik taldeko kide da. 2014tik 2022ra bitartean, Miguel zuzendariaren laguntzaile izan zen.

Hautaketaren emaitza jakin ondoren, Juan Lunak adierazi duenez, «berrautaketak musikarien gehiengoaren babesa ematen dit, eta Bandaren alde lanean jarraitzeko indarra ere bai».

Zuzendariak datozen jai-egunei begira duen ilusioa ere nabarmendu du. Ildo horretan, aitortu duenez, «une berezi bihurtzen ari dena San Juan plazako diana da; urtero gero eta jende gehiago bertaratzen da, nahiz eta horretaz handik ateratzean baino ez naizen jabetzen».

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies