IÑAKI BERRUET, BIDASOA KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA
2026(e)ko Irailak 28
JUAN LUNA SOJO, BERRIRO BANDAKO ZUZENDARI HAUTATUA
2026(e)ko Urriak 14
IÑAKI BERRUET, BIDASOA KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA
2026(e)ko Irailak 28
JUAN LUNA SOJO, BERRIRO BANDAKO ZUZENDARI HAUTATUA
2026(e)ko Urriak 14

IÑAKI RICO CANO, BELASKOENEAKO KAPITAIN BERRIA

Postuan Cipriano Matilla Miguel ordezkatzen du (2017-2026)

44 urteko Iñaki Rico Cano Belaskoeneako kapitain berria izendatu dute, joan den irailaren 21ean egindako hautaketan.

Ricok beti desfilatu du Belaskoenearekin; izan ere, 16 urte zituenetik konpainiako kide da. Eskopetarekin hasi zen, eta 2005ean danbor nagusi izatera igaro zen. Kargu horretan 2018ra arte aritu zen; urte hartan, konpainiako banderadun izendatu zuten, eta ardura hori 2022ra arte izan zuen.

Hautaketaren emaitza jakin ondoren, Iñaki Ricok adierazi du kapitain izatea «harrotasun handia dela nire konpainiak nigan konfiantza izan duelako, gure Alarde maitean ordezkatzeko». Era berean, nabarmendu duenez, «erantzukizun handia da, eta ahalik eta modurik onenean betetzea espero dut».

Kapitain berriak datozen jai-egunei begira duen ilusioa ere azpimarratu du. Ildo horretan, aitortu duenez, «une guztiak oso bereziak izango dira, eta beste modu batean biziko ditut». Gainera, «urduritasunak uzten didan neurrian, une bakoitzaz gozatu ahal izatea» espero du.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies