Maiatzaren 4tik aurrera, www.irungoalardea.com berritzen da Alardearen informazio guztiarekin eta diseinu berritzaile eta erakargarriarekin
Webgunea konpainia eta unitate guztien eskutik garatu da eta denborarekin osatuko den proiektuaren abiapuntua izan nahi du
San Martzial Alardeak webgune berria dauka, atari berri honetan aurreko webgunean ematen zen informazioa osatzen eta ordenatzen da eta diseinu askoz modernoagoarekin zabalpena ematen zaio. Gaurtik aurrera, www.irungoalardea.com-ek gure Alardearekin lotura duen informazioa jakin nahi duten pertsona guztientzat bilgunea izan nahi du eta sortzen diren azken albisteekin etengabe eguneratua egongo da.
Komunikazio lan taldearen arduradunak, Iñaki Goikoetxeak, azaldu du zenbait hilabete eman dituztela “webgune berria prestatzen eta ahal izan den osatuena egiten” saiatu direla, “Alardean parte hartzen duten konpainia eta unitateekin batera”. Iban Vaquerok eta Miguel Marfullek webgune berria modu boluntarioan garatu dute Alardearen komunikazio lan taldearekin batera, bi bertsioetan aurkezten da (gaztelaniaz eta euskaraz) eta denborarekin borobilduko den abiapuntu izateko asmoa dauka: “Argi dugu bertan dagoen informazio osatu daitekeela eta egongo direla zuzendu behar diren xehetasunak, horregatik webgunean sartzen diren pertsona guztiei euren ekarpenak egitera gonbitea luzatzen diegu, hobetzen jarraitzeko”, zehaztu du Goikoetxeak.
Beltza, zuria eta gorria nagusi dira webgunean, eta atal nagusi hauek ditu:
Webgune berri honekin San Martzial Alardeak komunikazio modernoaren aldeko apustua egiten darrai, iaz abian jarri ziren sare sozialei elementu berri bat gehituz. Facebook, Twitter eta Instagram orriek @IrungoAlardea izenarekin eta Youtube kanalak jarraitzaile kopuru mordoa dute 2017ko martxoan sortu zirenetik eta hemendik aurrera lotura zuzena izango dute webgunean argitaratzen diren edukiekin.
Hurrengo asteetan komunikazio hurbilagoa egiten jarraitzeko xedearekin beste ekimenaren bat aurkeztuko da.