IÑAKI AGUIRREZABALA, OLABERRIA KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA
2026(e)ko Irailak 14
IÑAKI AGUIRREZABALA, OLABERRIA KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA
2026(e)ko Irailak 14

JON RAMÍREZ, REAL UNIÓN KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA

Postuan Aitor Mediavilla Arza ordezkatzen du (2018-2026)

Jon Ramírez Gonzálezek, 40 urtekoak, Real Unión Konpainiako kapitain berria izateko hautaketa irabazi du, joan den irailaren 17an, ostegunean, egindako hauteskundeetan.

Ramírezek betidanik desfilatu du Real Unión Konpainiarekin, 2005etik, eta beti eskopetarekin. 2018tik isats-kabo kargua bete du; 2025ean Bandera-kabo izan zen, eta 2026an, berriz, sarjentu.

Hautaketaren emaitza ezagutu ostean, Jon Ramírezek adierazi duenez, kapitain izatea “ohore bat da, baina, batez ere, konpainiaren eta Alardearen alde eta konpainiarentzat beti lan egiteko erantzukizuna”.

Kapitain berriak, halaber, ilusioz eta gogoz begiratzen die datozen jai-egunei. Ildo horretan, bereziki espero du “29an gure konpainia Ensancheko kioskoaren aurrean eratuta ikustea, Jeneralaren zain”. Era berean, honakoa adierazi du: “30ean emozionatu egiten nau konpainiarekin San Martzial kalea igotzen hastea pentsatzeak, Arrankadan”.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies