JON RAMÍREZ, REAL UNIÓN KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA

2026(e)ko Irailak 21

IÑAKI BERRUET, BIDASOA KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA

2026(e)ko Irailak 28

JON RAMÍREZ, REAL UNIÓN KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA

2026(e)ko Irailak 21

IÑAKI BERRUET, BIDASOA KONPAINIAKO KAPITAIN BERRIA

2026(e)ko Irailak 28

FERNANDO ETXEZARRETA PÉREZ, URANZUKO KAPITAIN BERRIRO HAUTATUA

43 urteko Fernando Etxezarreta Pérez Uranzu Konpainiako kapitain berria aukeratu dute, joan den irailaren 17an, ostegunean, egindako hautaketan.

Etxezarretak beti desfilatu du Uranzu Konpainiarekin; 1997tik da konpainiako kide, eta beti txiribito gisa aritu da. 2009tik 2022ra bitartean, txiribitoen kabo kargua bete zuen.

Hautaketaren emaitza jakin ostean, Fernando Etxezarretak adierazi du kapitain izateak «erantzukizuna eta ondarea» dakarrela.

Kapitain berriak, halaber, datozen jai-egunei ekiteko duen gogoa nabarmendu du. Ildo horretan, bereziki espero ditu «San Pedro egunean, Uranzu kalean egingo den errebista, eta San Martzial egunean, gure Aldabe Peñan egingo den Botoaren unea».