GERARDO GARCIAK IRABAZI DU QUIQUE ESCALANTE MEMORIALA
2018(e)ko Urriak 23
ALARDEAREN 2019KO EGUTEGIA SALGAI DAGO
2018(e)ko Azaroak 28
GERARDO GARCIAK IRABAZI DU QUIQUE ESCALANTE MEMORIALA
2018(e)ko Urriak 23
ALARDEAREN 2019KO EGUTEGIA SALGAI DAGO
2018(e)ko Azaroak 28

LEHEN BILERA BURUZAGI BERRIEKIN

Hurrengo egunetan zein lan-batzordean parte hartuko duten jakingo dute

Javier Garcia Nietok (Olaberriako kapitain berria), Mikel Urtizbereak (Anakako kapitain berria) eta Luis Mari Alustizak (Santiagoko kapitain berria) lehen aldiz parte hartu dute gaur Buruzagien Batzordearen bilera batean, euren konpainietako arduradunak direlarik.

Jenerala, batzordeburu dela, infanteriako komandantea, infanteriako kapitain guztiek eta parte-hartze murriztuko unitateetako buru guztiek osatzen dute Buruzagien Batzordea, baita jeneralaren laguntzaileak eta aginduen kornetina ere.

Hurrengo egunetan kapitain berriek eta unitateen buruek zein lan-batzordean parte hartuko duten jakingo dute: komunikazioa, Alardealdia, protokoloak, eta abar. Lan-batzorde bakoitzak bere egutegia dauka eta bertan onartzen diren proposamenak eta ideiak Buruzagien Batzordera bidaltzen dira eztabaidatuak izan eta horien inguruan azken erabakia hartzeko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies