MIKEL URTIZBEREA, ANAKAKO KAPITAIN BERRIA
2018(e)ko Urriak 7
LEHEN BILERA BURUZAGI BERRIEKIN
2018(e)ko Urriak 26
MIKEL URTIZBEREA, ANAKAKO KAPITAIN BERRIA
2018(e)ko Urriak 7
LEHEN BILERA BURUZAGI BERRIEKIN
2018(e)ko Urriak 26

GERARDO GARCIAK IRABAZI DU QUIQUE ESCALANTE MEMORIALA

Erakusketa Oiasso Erromatar Museoan ikusi ahalko da gaurtik urriaren 28ra arte. Guztira 144 argazki aurkeztu dira eta berrogeita hamar bat egongo dira ikusgai argazki-erakusketan

Gaur arratsaldean inauguratu da “Quique Escalante XII. Memoriala” argazki lehiaketari dagokion argazki-erakusketa, eta Oiasso Erromatar Museoan ikusi ahalko da gaurtik urriaren 28ra arte.

Sariak

Gerardo Garcia Gonzalez eta ¡¡¡Fuego!!! izeneko bere argazkia izan dira “Quique Escalante XII. Memoriala” irabazi dutenak. Argazki hori izango da San Martzialeko Alardearen Buruzagien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak argitaratzen duten jai-egitarauaren azala.

Bigarren saria Eladio Aires Pacheco eta Desfilando izeneko bere argazkiarentzat izan da; eta hirugarren saria Raul Martinez Maza eta Gora San Marcial deituriko bere argazkiarentzat. Nerea Aldaba Aguirreren Esto es Irun argazkiarentzat izan da “Danborrada” sari berezia. Asier Carpio Mutuberriak lortu du “Gazteria” sari berezia  Bajo la lluvia izeneko bere argazkiari esker. Ohi bezala saritutako argazki horiek guztiak egongo dira datorren urteko jaietako programan ere.

Gaur arratsaldean adierazi da zeintzuk izan diren hamabigarren edizio honetako irabazleak, memorialaren argazki-erakusketa inauguratzeko ekitaldian; erakusketa urriaren 28ra arte egongo da ikusgai Oiasso museoan. Guztira 44 egile ezberdinen 144 argazki aurkeztu dira eta berrogeita hamar bat jarriko dira. Paco Carrillo Etxeberria (Alardeko Jenerala), Talo Gil Peña (AFIko ordezkaria) eta Montxo Amantegui Ibargoyen (Danborradako kidea) osatu dute epaimahaia.

 

ORDUTEGIA:

Astelehenetan itxita

Asteartetik ostegunera, 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara

Ostiral eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara

Igandeetan, 10:00etatik 14:00etara

 

Edizio hau irabazi dutenen eta sarien koadroa:

 

 SARIA  EGILEA   TITULOA
“Gazteria” Asier Carpio Mutuberria Bajo la lluvia
“Danborrada” Nerea Aldaba Aguirre Esto es Irun
Hirugarren saria Raúl Martínez Maza Gora San Marcial
Bigarren saria Eladio Aires Pacheco Desfilando
Lehenengo saria Gerardo García González ¡¡¡Fuego!!!

 

LEHENENGO SARIA: Garaikurra, 300 euro eta 2019ko programaren portada

 

 

BIGARREN SARIA: Garaikurra eta 200 euro + 2019ko programan ageri

 

 

HIRUGARREN SARIA: Garaikurra eta 100 euro + 2019ko programan ageri

 

“DANBORRADA” SARI BEREZIA: Garaikurra eta 100 euro + 2019ko programan ageri 

 

“GAZTERIA” SARI BEREZIA: Garaikurra + 2019ko programan ageri

 

 

 

 

 

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies