NUEVA INICIATIVA PARA CREAR UN ARCHIVO EN TORNO AL ALARDE DE LA MANO DE LA CIUDADANÍA DE IRUN
17 junio, 2019
EL XIII CONCURSO FOTOGRÁFICO “MEMORIAL QUIQUE ESCALANTE” VIENE CON NOVEDADES
25 junio, 2019

EKIMEN BERRIA ALARDEAREN INGURUAN ARTXIBO BAT SORTZEKO IRUNGO HIRITARREN ESKUTIK

rbsh

Alardearen Batzordeak lan talde berri bat sortu du Alardearen historiarekin lotura duten dokumentuak eta objektuak biltzeko. Laguntzeko deialdia egiten da eta horrela digitalizatu ahalko dira irundarren etxeetan aurkitu daitezkeen materialak

San Martzial Alardearen Batzordeak Alardearen historiaren inguruan artxibo digital bat sortzeko helburua duen ekimen berri bat aurkeztu du gaur goizean egindako prentsaurrekoan.

Artxibo digital bat sortzeko ekimena, Alardearen inguruan sortu den eta oraindik sortzen ari den informazioa leku bakarrean biltzeak duen garrantzian datza, eta horrela gure arbasoetatik jaso dugun legatua gordetzea. Horretarako, 2017ko azken hilabeteetan, Alardearen Batzordeak Artxiboaren lantaldea sortu zuten, bost pertsonez osatua: Satur Ibargoyen eta Beñardo Urtizberea jeneral ohiak, Javier Iriarte komandante ohia, Fernando Ribera eta Luis Bauza.

Lantaldearen eginbeharra azken kurtsoan hasi da dagoeneko, konpainien eta parte hartze murriztutako unitateen informazioaren digitalizazioarekin, baita Alarde beraren antolakuntzarena ere. Orain bigarren fase bati hasiera eman nahi zaio, irundar guztien
eskuetan dauden informazioa, dokumentuak eta materialak biltzea xede. Gaurko aurkezpena bigarren lan honi hasiera emateko da batez ere. Alardearen inguruko edozein material duen edonor lantaldearekin kontaktuan jar dadila eskatzen da, hurrengo hellbide
elektronikoaren bitartez: artxiboalarde@gmail.com

Mota guztietako materialak

Lantaldean dauden pertsonek, mota guztietako materialak biltzeko interesa dute:
– Alardearen antolakuntzarekin lotura duten pertsonen dokumentuak, maila guztietan.
– Materialak, jantziak, osagarriak, etab, Alardearen historiaren parte izan direnak.
– Kantineren banda zein kupelatxoak.
– Konpainien antzinako banderatxoak.
– Txilibito zein danbor historikoak, antzinako arma zein erremintak, etab.

Lantaldea utzitako materialak errespetu guztiarekin tratatzeko konpromiso hartzen du, eta behin digitalizatuak daudenean, ahal bezain laster itzuliak izango dira. Gainera, edozein arrazoia dela eta etxeetatik informazio edo materialak atera ezin badira, lantaldearen pertsonak dauden tokira hurbilduko dira digitalizazioa egin ahal izateko. Halaber, lan hau egiten denean objektuen gaineko informazioa

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies