LA JUNTA DE MANDOS EDITA EL LIBRO “CAÑONES Y ARTILLERÍA EN EL ALARDE TRADICIONAL DE SAN MARCIAL DE IRUN”
14 junio, 2019
NUEVA INICIATIVA PARA CREAR UN ARCHIVO EN TORNO AL ALARDE DE LA MANO DE LA CIUDADANÍA DE IRUN
17 junio, 2019

AGINTARIEN BATZORDEAK “CAÑONES Y ARTILLERÍA EN EL ALARDE TRADICIONAL DE SAN MARCIAL DE IRUN” LIBURUA ARGITARATU DU

Pedro Ballaz Ventura alean jasotako datuak eta historia irudikatu duen egilea izan da

San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak, Irungo Kasinoarekin batera, Pedro Ballaz Venturaren “Cañones y artillería en el Alarde Tradicional de San Marcial de Irun” liburua argitaratu du. 200 ale baino gehiago merkaturatu dira (eskuratzeko alardedeirun@gmail.com).

1987an, Jesús Mª Izaguirrek Irungo Udaletxearen enkargua jaso zuen bi kanoi fabrikatzeko proiektuaren burua izateko. 2017an, Pedro Ballaz ekintza hau eta Artileriako Bateriako kanoien historia guztia irudikatuko zuena izan zen. Hau izan da jakitera eman den bere lehenengo lana. “Saiatu naiz zehaztasun osoa aplikatzea dokumentuetan oinarrituz, hala nola Irun, Hondarribia eta Lesakako
Artxiboetan, besteak beste”, Ballazek azaldu du.

Bere lehenengo orrialdeetan, “Cañones y artillería en el Alarde Tradicional de San Marcial de Irun” San Martzialeko bi batailak kontextuan jartzen ditu. Gero, kanoien historia Alardean errepasatzen da, kronologia baten bitartez, bere xehetasunak eta eraikitze prozesua erakutsiz. Gainera, liburuan irungo historialaria den Sagrario Arrizabalagaren hitzaurrea gehitzen da.

Artileriako Bateriak bere historian kanoi ezberdinekin desfilatu du: egurrezko kanoi itxuratuak (1849-1958), Lesakako kanoiak (1959-1986), Irungo Udaletxekoak (1987-1997), Lesakakoetara bueltatuz. 2001etik aurrera San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeen kanoi pribatuekin desfilatzen da. Hauek denak liburuan azaltzen dira.

San Martzial Alardeko Jenerala den Paco Carrillok argitalpen hau positiboki baloratu du: “Ezin genuen Artileriako Bateriaren kanoien historia eta bere garrantzia ezagutaraztearen aukerari probetxurik ez atera”.

Pedro Ballaz Ventura

Pedro Ballaz Venturak (Iruñea, 1949) 1960an bere familiarekin batera Irunera joan zen. Batxilergoko eta aurreunibertsitateko ikasketak La Salle-San Marcialen burutu zituen eta 1973an Industria Ingeniari titulua Donostiako Nafarroako Unibertsitateko Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikan lortu zuen. Bere ibilbide profesionala Laminaciones de Lesaka eta Altos Hornos de Vizcayan gauzatu zuen, besteak beste.

C.D. Bidasoako zuzendaritza-batzordean 1994 eta 1998 urte tartean eta Irungo Luis Mariano Elkarte Lirikoan 2007-2014 periodoan parte hartu zuen. 45 urtez San Martzial Alardeko desfilean parte hartu du. Azkeneko 43 urteetan San Migel Konpainian egin ditu.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies