ALARDEKO TABERNAREN INAUGURAZIO EKITALDIA
14 abril, 2018
ARTILLERIARI BURUZKO BIGARREN HITZALDIA, DATORREN OSTIRALEAN
15 abril, 2018

BIHAR, 2017KO SAN MARTZIAL ALARDEAREN LEHEN KANTINERA

Denok espero ditugun data bereziak hurbiltzen ari dira eta tradizioa jarraituz, San Martzial Alardearen lehen kantineraren aukeraketa Zaldizkoen Eskoltak egingo du, bihar Cafe Irun-en egingo duen batzarrean. Igandean Artileria Bateriaren txanda iritsiko da eta hurrengo asteetan 2017ko kantinera guztien izenak jakingo ditugu. Horiek guztiak gure sare sozialetan argitaratuko dira (@IrungoAlardea) eta gure webgunean www.alardedeirun.com / www.irungoalardea.com, bertan dagoeneko eskuragarri daude konpainia eta parte-hartze murritzeko unitate guztien aukeraketa datak.

“Kapitain eta unitateen buruekin koordinatuak gaude eta esaten digutenean kantinerak baietza eman duela, bere izena eta argazkia ikusi ahalko dira gure webgunean eta sare sozial ofizialetan”, azaldu du Iñaki Goikoetxeak, komunikazio lantaldearen arduradunak.

Gainera, prestaketez beteta egongo den hurrengo hilabete t’erdiaren aurrean, Alardearen Batzordean kantinerek duten ordezkariak, Nerea Ugartek, azpimarratu du “konpainiek dena prest” dutela “sortzen diren zalantzak eta kantinerek behar duten guztian laguntza eskaini ahal izateko”. Horrez gain, Ugartek kontatu du “urtero bezala jantziak eta botak oso zainduak daudela uzteko, probak egin ahala, 2017 honetako kantinerei emateko”.

 

Aukeraketen datak

Maiatzak 6: Zalditeria (Café Irun)

Maiatzak 7: Artileria (Argoiak Kultur Elkartea)

Maiatzak 11: Bentas (Ongi Etorri Taberna), Uranzu (Zerua Taberna), Santiago (Santiagoko Auzo Elkartea)

Maiatzak 12: Behobia (Behobiako Auzo Elkartea), Meaka (Meakako Auzo Elkartea), San Miguel (Zona Límite), Olaberria (Olaberriako Eskola Zaharrak), Anaka (San Joan Batailatzailearen parrokiako areto nagusia), Lapitze (Irundarra Taberna)

Maiatzak 13: Ama Shantalen (Ospitale Zaharra), Azken Portu (Artiako Auzo Elkartea), Belaskoenea (Alhóndiga-Belaskoeneako Auzo Elkartea)

Maiatzak 14: Bidasoa (Alunda)

Maiatzak 17: Banda (La Salleko areto nagusia)

Maiatzak 18: Real Unión (Irungo Atsegiña)

Maiatzak 19: Buenos Amigos (Alardearen Batzordeko lokala)

Maiatzak 20: Tamborrada (El Pilar)

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies