BIHAR, 2017KO SAN MARTZIAL ALARDEAREN LEHEN KANTINERA
14 abril, 2018
ARTILLERIAREN INGURUKO LEHENENGO HITZALDIA, OSTIRAL HONETAN
15 abril, 2018

ARTILLERIARI BURUZKO BIGARREN HITZALDIA, DATORREN OSTIRALEAN

Oraingo honetan Ramón Guirao izango da hizlaria eta artilleriak San Martzial guduan eta Gerra Karlistetan izandako garrantzia izango da gaia

Datorren ostiralean, ekainak 9, 19:30etan, Palmera Montero Guneko beheko solairuko 2. aretoan, eta 1817ko Erret-Aginduaren eta San Martzialeko Alardearen Artilleria Bateriaren bigarren mendeurrenaren gaineko erakusketaren esparruan, “La Artillería en la 2ª Batalla de San Marcial y en los ataques a Irun en las Guerras Carlistas” izenburuko hitzaldia entzun ahal izango da.

Ramón Guirao jauna izango da hizlaria. Huescan bizi den irundarra da. Digestio-aparatuko sendagilea da eta Historia aztertzeko hainbat kultur elkarteko kidea da. Sari batzuk irabazi ditu ikerketa historikoak direla eta, eta liburu eta lan batzuk argitaratu ditu, hala nola: “San Marcial y el Paso del Bidasoa en 1813”, “Sitio de San Sebastián, 1813”, “Las Guerras Carlistas en Irún y Hondarribia, 1833-1876” eta “Botones españoles de uniforme” bilduma bitxia ere.

Hitzaldia bi zatitan banatuko da. Lehenengoan, artilleriak 1813ko abuztuaren 31n San Martzial mendiko guduan izan zuen garrantzia azaltzen da, baita tropa britainiar eta espainiarrek urte bereko urriaren 7an Bidasoa ibaia nola gurutzatu zuten ere.

Bigarren zatian, 1837ko maiatzean, tropa karlistek defendatua zegoen Iruni egindako erasoak azalduko dira, tropa britainiar eta espainiarrek hiria nola hartu zuten erakutsiz. 1874ko azaroan, artilleria karlistak hiria setiatu eta bonbardatu zutenekoa ere azalduko da, armada errepublikarrak egindako defentsa aztertuaz, honek hiriaren hartzea ekidin baitzuen.

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies