30 BAZKARI EDO AFARI BAINO GEHIAGO ALARDEALDIAREKIN
2018(e)ko Apirilak 15
PACO CARRILLO, BERRIRO ERE ALARDEKO JENERALA
2018(e)ko Maiatzaak 1
30 BAZKARI EDO AFARI BAINO GEHIAGO ALARDEALDIAREKIN
2018(e)ko Apirilak 15
PACO CARRILLO, BERRIRO ERE ALARDEKO JENERALA
2018(e)ko Maiatzaak 1

BI ALARDEEN ARTEKO URTEKO BAZKARIA OSPATU DA LARUNBAT HONETAN

Comida entre los Alardes de Irun y Hondarribia

Bazkaldu baino lehen Hondarribiko Alde Zaharretik bisita gidatua egin dute

Hondarribiak Iruneri galtzada-harria obra entregatu dio, bi alardeen indarra eta luzarotasuna isladatzen duena

Larunbat honetan, hamabostgarren urtez jarraian, Irungo eta Hondarribiko alardeetako konpainia eta parte-hartze murriztuko unitate ezberdinetako buruzagiak bi alardeen arteko anaitasun bazkaria ospatzeko elkartu dira.

Eguna Hondarribiko Klink Elkartean txistorra salda batekin hasi da. 12:30etan, Denis Álvarez Pérez-Sostoa, Olearso Konpainiako tenientearen eskutik, Hondarribiko Alde Zaharrean barne bisita gidatua izan da. Bisita ondoren bertaratutako guztiei irudi historiko bat eskura eman zaie.

14:30etan agintariak Sugarri jatetxera zuzendu dira, non 90 kide elkartu dira bazkariaz gozatzera.

“Bi alardeetako agintarien topaketa honek gure arteko loturak oraindik gehiago estutzeko balio du, baita bi hirietan ospatzen dugun gertaera historikoei garrantzi handiagoa emateko ere”, adierazi du Hondarribiko Alardearen Burgumaisua den Iñaki Sagarzazuk.

Bazkaldu ondoren galtzada-harria obra entregatu da, bi alardeen indarra eta luzarotasuna isladatzen duena. Lana batzorde batetik bestera eskualdatzen da bazkari honetan eta jasotzen duen batzordeak urte osoan zehar gordetzen du. Kasu honetan Hondarribiko Alardearen Burgumaisua den Iñaki Sagarzazuk San Martzial Alardearen Jenerala den Paco Carrillori entregatu dio galtzada-harria.

“Bisita gidatua oso interesgarria izan da. Hondarribiko gure lagunak zoriondu nahi ditugu antolakuntzaren aldetik dena primeran atera delako. Ohore bat da guretzat galtzada-harriaren obra datorren urtean zehar gordetzea”, esan du San Martzial Alardearen Jenerala den Paco Carrillok.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies