
SAN MARTZIAL ALARDEAREN UNEAK ISLATZEKO BI ARGAZKI LEHIAKETA
2026(e)ko Ekainak 12San Miguel Konpainiako kideek eskoltatuko dute konpainiaren 125. urteurrenean
San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak ezagutzera eman du Francisco Cansado izango dela aurten San Martzial Egunean zutoihalaren erreplika eramango duena eta berarekin batera San Miguel Konpainiako kideak eskoltan egongo direla, konpainiak 125 urte betetzen duen urtean.
Francisco Cansado
Francisco Cansado irundarra da eta 1952ko azaroaren 8an jaio zen. Beti San Miguel Konpainian desfilatu du eskopetarekin eta azkeneko urteetan lehenengo lerroan atera da.
June eta Oier, San Miguel auzoko bi gazte, izango dira Francisco Cansadorekin egongo direnak San Martzial Alardean.
Zutoihala
Zutoihala bere garaian egin zen Irungo Herriko Alardearentzat eta San Martzial Alardearekin zerikusia duen pertsona batek eramaten du, urtero txandakatuz.
San Martzial Eguneko goizeko desfilean, Junkaleko Andre Mariaren Parrokia Elizan, kabildo erlijiosoa gehitzen da, antzina elizako erretorea buru zela, eta gaur egun, zutoihalaren erreplikarekin bakarrik, 1522tik aurrera kabildo sekularrek eta elizakoek botoa bete izanaren prozesioaren aztarna bakarra izanda. Arratsaldean, zutoihala jaso den lekuan bertan ematen da.
Zutoihala eramaten duenaren jantzia San Martzial Alardeko infanteriako soldaduaren berbera izango da, eskularru zuriak eramango ditu baina. Esku batekin zutoihalari eutsiz eta bestean txapela bildua duela ibilbide osoan, errespetu-seinale. Konfiantzazko bi lagun aukera ditzake berarekin joateko; horien adina, beti, 12 urtetik beherakoa. Haien atzetik, soldadu-eskolta batek desfilatzen du, ardura duen konpainiakoak betiere.




