BENTASEK WEB ORRIA ESTREINATU DU
15 abril, 2018
BI ALARDEEN ARTEKO URTEKO BAZKARIA OSPATU DA LARUNBAT HONETAN
15 abril, 2018

30 BAZKARI EDO AFARI BAINO GEHIAGO ALARDEALDIAREKIN

Alardeko Buruzagien Batzordeak hurrengo asteetan 20.000 rifa salgai jarriko ditu euro batean establezimendu kolaboratzaile ezberdinetan

Aurtengo Alardealdia berritasunekin dator. Alardeko Buruzagien Batzordeak hurrengo asteetan 20.000 rifa salgai jarriko ditu euro batean establezimendu kolaboratzaile ezberdinetan Irungo 34 taberna eta jatetxeetan bazkari edo afariak zozketatuz.

 

Hona hemen establezimendu kolaboratzaileen zerrenda:

Antxon jatetxea (San Juan Arria plaza, 5)

Asteasu Jatetxea (José Joaquín Tadeo Murguía kalea, 1)

Atalaia jatetxea (Aritz Ondo, 69)

Azken Portu jatetxea (Juan Thalamas Labandibar kalea, 39)

Basque Corner (Foruen kalea, 2)

Biribil jatetxea (Uztapide Bertsolaria kalea, 12-Behea)

Borda Txiki jatetxea (Meaka auzoa, 6)

San Marcial kantina (Behobia auzoa, 26)

Casino (Colón Ibilbidea, 25)

Estebenea Jatetxea (Olaberria auzoa, 51)

Félix Manso Ibarla jatetxea (Meaka auzoa, 9)

Ferton´s taberna-jatetxea (Endarlaza Hiribidea. Behobiako merkatari gunea)

Fuenterrabía taberna-jatetxea (Hondarribia kalea, 3)

Gabiria jatetxea (Gabiria kalea, 13. Gabiria Industria Gunea)

Il Capo jatetxea (Almirante Arizmendi kalea, 9. Mendibil Merkataritza Gunea)

Iñaki taberna-jatetxea (Gabiria kalea, 3. Gabiria Industria Gunea)

Iñigo Lavado jatetxea (Iparralde Hiribidea, 43)

Irungo Atsegiña jatetxea (San Martzial kalea, 9)

La Juanita jatetxea (Meaka auzoa, 21)

La Muela taberna-jatetxea (Luis Mariano kalea, 25)

Manolo taberna (Kale Nagusia, 13)

Mariño taberna-jatetxea (Zubeltzu kalea, 6)

Mikel Jatetxea (Iparralde Hiribidea, 59)

Molino taberna (Meatzuri kalea, 7)

Morondo jatetxea (Papinea kalea, 2)

Olaketa jatetxea-taberna (Euskal-Herria Hiribidea, 18)

Sirimiri kafetegia (Colón Ibilbidea, 27)

Sotero taberna-jatetxea (Hondarribia kalea, 7)

Txangu kafetegia-jatetxea (Bentas auzoa, 80. Txingudi Merkataritza Parkea)

Umeki jatetxea (Euskal-Herria Hiribidea, 24-26)

Urdalde jatetxea (Bentas auzoa, 80. Txingudi Merkataritza Parkea)

La Vinoteka jatetxea (Iparralde Hiribidea, 12)

Vollmer taberna-jatetxea (Arbesko Errota kalea, 5)

Zura jatetxea (Ricardo Alberdi kalea, 3-atzekaldea)

“Esker oneko hitzak besterik ez ditugu gurekin kolaboratu duten establezimendu guztiengana. 30 bazkari edo afari baina gehiago lortzea, ekimen hau martxan jartzen dugun lehen aldian, antzematen du zeinen barruan daramaten irundarrek San Martzial Alardea”, aitortu du Uranzu Konpainiako kapitaina eta Alardealdiaren lan-taldeko arduraduna den Iñaki Arzuagak.

Hurrengo egunetan rifa hauek Irungo hainbat establezimendu eta dendetan aurkitu ahal izango dira. Datorren maiatzaren 27an 20. aldiz egingo da Alardealdia, urteekin San Pedro eta San Martzial jaien atari bihurtu dena. Gogorarazi nahi dugu gainera jai honetan biltzen den diru guztia San Martzial Alardea finantzatzeko erabiltzen dela. Zozketa Ficobako bazkarian ospatuko da. Saridunek uztailaren 7ra arteko epea izango dute saritutako tiketa laguntzaileak sinatutako eta zigilatutako txartelaren ordez trukatzeko.

“Jada 20 urte dira Alardealdia martxan jarri zenetik eta edizioz edizio Irungo herriak San Martzial Alardearen aldeko ekimen honekin jarrera aktiboa adierazi du”, gehitu Arzuagak. Hurrengo asteetan Alardealdiaren xehetasunak aurkeztuko dira. “Edizio berri honek adin guztietarako ekitaldiak ekarriko ditu”, azaldu du lan-taldeko arduradunak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies