ALARDEAREN 2020ko EGUTEGIA SALGAI DAGO
2019(e)ko Abenduak 9
SAN MARTZIAL ALARDEAREN BURUZAGIEN BATZORDEAREN ADIERAZPENA
2020(e)ko Apirilak 15
ALARDEAREN 2020ko EGUTEGIA SALGAI DAGO
2019(e)ko Abenduak 9
SAN MARTZIAL ALARDEAREN BURUZAGIEN BATZORDEAREN ADIERAZPENA
2020(e)ko Apirilak 15

ALARDEAREN MUSIKEN PARTITURA GUZTIAK HIRITARRENTZAT ESKURAGARRI

Alardearen webgunean dagoen musika atala osatu da Infanteriak eta Musika Bandak jotzen dituzten melodien partiturekin

Alardearen Musika Bandak jotzen dituen musiken partiturak 38 musika-tresna eta ahotsatan eskuragarri daude

Alardearen komunikazio lan taldea Alardearen webgune berritzen ari da www.irungoalardea.com eta azken egunetan musikaren atalean berritasunak igo dira, bai gaztelaniaz bai euskaraz. Atal hau menu nagusiaren barruan “Alardea”-n klik eginez topatzen da, eta jarraian “Musika”-ren barnean. Egin diren aldaketekin, atal hau inoiz baino osatuago dago; infanteria konpainiek jotzen dituzten musika guztien partiturak igo dira, nota eta txibilitoaren zuloekin, baita Musika Bandak jotzen dituenak ere. Azken parte honetan nobedade gehienak topatuko ditugu, 38 musika-tresna eta ahotsekin jotzeko partiturak zuzenean deskargatu ahal direlako.

Orain arte material hau lortu nahi zuena Alardearen Musika Bandarekin jarri behar zen harremanetan, horregatik gaurtik aurrera musika-tresna jotzeko interesa duen edonork zuzenago eta errazago eskuratu ahalko du dokumentazio hau. Alardearen antolakuntzatik Ángel Briz Lázcoz-en lana eskertu nahi da, berak partitura hauei forma emateagatik.

Partiturez gain, melodien zatiak ere entzun daitezke webgunean bertan klik eginez edo eskuragarri dauden artxiboak deskargatuz. Azkenik, webgunean atal hau goiko aldean agertzen den azalpenekin osatzen da; hemen ekainaren 30ean abesti bakoitza noiz jotzen den kontatzen da, oso erabilgarria ez soilik irundarrentzat, baina eskualdearen kanpotik San Martzial Eguna bizitzera etorri nahi dutenentzat ere.

Hauxe da berritun den atalean sartzeko esteka zuzena:

https://www.alardedeirun.com/musika-alarde-irun/?lang=eu

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies