Asteazken honetan ohiko inaugurazio ekitaldia burutu da kantinera eta agintariekin
San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordeak aurtengo Alardearen tabernak Basque Corner, Ekialde, El Muro, Mari, Manolo eta Sargia tabernak izango zirela ezagutzera eman zuen orain dela aste batzuk. Sei taberna hauek kale Nagusian, Legian eta Foruen karrika kokatzen dira.
Asteazken honetan inaugurazio ekitaldia burutu da, kantinera, konpainia eta parte-hartze murriztuko unitate ezberdinetako ordezkari, Buruzagien Batzorde eta Alardearen Batzordeko kideekin.