JON ARTEAGA ETA IÑIGO SANZ, BEKA KULTURALAREN HIRUGARREN EDIZIOKO GARAILEAK
2024(e)ko Apirilak 8
ESTITXU ETXEGOIEN, MARISA RELLOSO ETA MARY LOPESINO, KONTAKETA LABURREN BIGARREN EDIZIOKO IRABAZLEAK
2024(e)ko Apirilak 23
JON ARTEAGA ETA IÑIGO SANZ, BEKA KULTURALAREN HIRUGARREN EDIZIOKO GARAILEAK
2024(e)ko Apirilak 8
ESTITXU ETXEGOIEN, MARISA RELLOSO ETA MARY LOPESINO, KONTAKETA LABURREN BIGARREN EDIZIOKO IRABAZLEAK
2024(e)ko Apirilak 23

SAN MARTZIAL ALARDEA EGOKITZEN DA AZKEN LEGE ALDAKETEN ONDOREN ARMEKIN DESFILATZEN JARRAITU AHAL IZATEKO

Soldaduek hainbat tramite bete beharko dituzte Remington, erabili ezin diren ehiza-eskopetak, karabinak edo egurrezkoak eramateko

Soldadu armatuak egin behar duen guztia dokumentu honetan dago jasota:

https://www.alardedeirun.com/wp-content/uploads/2024/04/EUS.-Armen-erabilera-Alarde-2024.pdf

San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak hilabeteak daramatza lanean eta maila goreneko bilerak egiten hainbat erakunderekin, armen kontrol handiagoa lortzeko ezarri diren azken lege eskakizunetara egokitzeko. Europako Parlamentuaren 2017/853 Legea 2015ean Parisen izandako atentatuen ondorioz aurrera eraman da. Izan ere, 2024ko San Pedro eta San Martzial Egunean arma batekin desfilatu ahal izateko antzezpen historikoetarako araudiak lege eskakizun berriak ditu.

Horrela, aurtengo Alardeaz geroztik, lau arma motarekin desfilatu ahal izango da ekainaren 29an eta 30ean: Remington, erabili ezin diren eta ziurtagiria duten ehiza-eskopetak, karabinak ziurtagiriarekin batera eta egurrezko eskopetak. Aldiz, ezin izango dira eraman operatiboak diren ehiza armak edo behar bezala dokumentatuta eta erabilgarri ez dauden ehiza armak.

Remington
Homologatutako eta Alardearentzat espezifikoki sortutako arma da, deskargak egiteko aukera ematen duena eta orain 165 euroren truke lor daitekeena (horretarako, konpainiako kapitainarekin harremanetan jarri behar da). Arma hori Guardia Zibilaren Armen Interbentzio atalean erregistratuta egon beharko da, bere gida izan beharko du, eta beste pertsona bati uzten bazaio, Guardia Zibilaren aurrean mailegu dokumentua aurkeztu beharko da.

Erabilgarri ez dauden ehiza-eskopetak
Hauek erabili ahal izateko, Guardia Zibilaren Armen Interbentzioak emandako erabilezintasun ziurtagiria beharko da. Dokumentu hori eskuratzeko, Belaskoeneako Guardia Zibilaren kuartelera joan behar da. Ziurtagiri hori gabe ezin izango da ehiza arma batekin desfilatu.

Karabinak
Arma mota honekin desfilatu ahal izateko, jabetza ziurtagiri bat lortu beharko da, Irungo Udalaren HAZen (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua) webgunearen bidez lor daitekeen dokumentua. Horretarako, ” Ingreso de solicitud tarjeta municipal de armas” izeneko dokumentua bete behar da eta, faktura eduki ezean, zinpeko aitorpena online edo aurrez aurre tramitatu daitekeena HAZen bulegoan (San Martzial kalea, 2).

Egurrezko eskopetak
Ez dago inolako baldintzarik egurrezko arma edo erreplika batekin desfilatzeko. Hala ere, gogoratu behar da San Martzial Alardea armen desfilea dela eta horregatik garrantzia handia duela deskargak egin ahal izateak; horregatik, antolakuntzatik araudia betetzen duen eta salbak jaurti ditzakeen arma bat erostea gomendatzen da.

Lehen aipatu bezala, ezin izango dira eraman operatiboak diren ehiza-eskopetak edo behar bezala dokumentatuta eta erabilgarri ez dauden ehiza-eskopetak.

Azkenik, armaren titulartasuna aldatu behar badute (heriotza, opari bat edo beste edozein egoera dela eta) soldaduei erraztasuna ematea xede edo San Pedro Egunean edo San Martzial Egunean arma beste norbaiti utzi nahi badiote, titulartasuna aldatzeko eta arma lagatzeko dokumentuak eman beharreko urratsak azalduz ikusgai daude Alardearen webgunean.

Alardearen konpromisoa segurtasunarekin
Neurri berri hauei ahalik eta zabalpen handi eta onena emateko, Aginteen Batzordeak 15 orrialdeko azalpen dokumentu bat argitaratu du, hainbat estekarekin. Dokumentu horri ahalik eta zabalkunde handiena emango zaio konpainien, webgunearen, sare sozialen, WhatsAppen hedapen kanalaren eta komunikabideen bitartez. Gainera, zalantzaren bat duten soldadu guztiek euren konpainiako agintariei helarazi ahal izango diete, edo galderak alardedeirun@gmail.com helbide elektronikoaren bidez bidali edo @IrungoAlardea-ko Instagram, Facebook eta Twitter kontuetara idatziz.

Aldaketa berri hauek Alardeak azken urteetan hartutako beste konpromiso batzuei gehitu behar zaizkie: segurtasun planen idaztea, deskargak egiteko ordutegiak eta guneak ezartzea, tiro solteak debekatzea, deskargak egiteko unean animaliekiko segurtasun distantziak ezartzea, Artileriako deskargetarako araudi berezia… Neurri horiekin guztiekin, herritar armatuekin desfilatzearen eta deskargen garrantzia mantendu nahi izan da eta, aldi berean, segurtasun neurri handienekin, bai parte-hartzaileentzat, bai publikoarentzat.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies