“JOLO” IZANGO DA KONTAKETA LABURREN BIGARREN EDIZIOKO GAIA
2024(e)ko Martzoak 12
SAN MARTZIAL ALARDEA EGOKITZEN DA AZKEN LEGE ALDAKETEN ONDOREN ARMEKIN DESFILATZEN JARRAITU AHAL IZATEKO
2024(e)ko Apirilak 22
“JOLO” IZANGO DA KONTAKETA LABURREN BIGARREN EDIZIOKO GAIA
2024(e)ko Martzoak 12
SAN MARTZIAL ALARDEA EGOKITZEN DA AZKEN LEGE ALDAKETEN ONDOREN ARMEKIN DESFILATZEN JARRAITU AHAL IZATEKO
2024(e)ko Apirilak 22

JON ARTEAGA ETA IÑIGO SANZ, BEKA KULTURALAREN HIRUGARREN EDIZIOKO GARAILEAK

Lana haurrei zuzenduta egongo da, San Martzial Alardearen historia erakusten duten liburu txikiak egingo baitira

Jon Arteaga Iturria eta Iñigo Sanz Hernández irundarrek irabazi dute San Martzial Alardeko Agintarien Batzordearen beka kulturalaren hirugarren edizioa. Biek elkarrekin egindako lan bat aurkeztu dute eta bertan haurrei zuzendutako sei liburu txiki egingo dira, San Martzial Alardearen historia azaltzeko.

Bi irundarrek zehaztu dutenez, album honek sei atal izango ditu, San Martzial Alardearen ospakizuneko sei unetara bideratuta: ikastaroaren azken egunak eta entseguak, San Pedro Eguna eta bere Armen Ikuskatzea, Lastarginen ekitaldia, San Martzial Eguneko goiza, San Martzial Eguneko Zinhitza eta San Martzial Eguneko arratsaldea eta lerroen desegitea. Gai horiek proiektuan zehar aldatu ahal izango dira, egileek hala justifikatzen badute.

Arteaga eta Sanz sei liburu txiki horiek interaktiboak izateko eta etxeko txikienek koloreztatzeko aukera aztertzen ari dira, besteak beste. Kutxa batean jasoko dira, eta liburu bakoitzaren estalkien multzoak San Martzial Alardearen sentimenduak eta balioak transmititzen dituen irudi bat erakutsiko du.

Sagrario Arrizabalaga historialariak, Denis Álvarez historiako irakasleak eta Kultura Batzordeko Ana Egiazabalek, Mila Vergarak eta Kizkitza Gonzálezek osaturiko epaimahaiak hartu du 3.000 euroko beka emateko erabakia. Oinarriek adierazten duten bezala, ikerketa-lanak urriaren 31rako amaituta egon beharko du, eta jendaurrean erakutsiko da udazkenean.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies