IRUNGO UDALEAN ORDEZKARITZA DUTEN TALDE POLITIKOEKIN IZANDAKO BILEREN BALORAZIOA
2023(e)ko Maiatzaak 9
27.500 JAIETAKO PROGRAMEN BANAKETA HASI DA
2023(e)ko Ekainak 12
IRUNGO UDALEAN ORDEZKARITZA DUTEN TALDE POLITIKOEKIN IZANDAKO BILEREN BALORAZIOA
2023(e)ko Maiatzaak 9
27.500 JAIETAKO PROGRAMEN BANAKETA HASI DA
2023(e)ko Ekainak 12

ROBERTO MARTÍNEZEK ZUTOIHALA ERAMANGO DU SAN MARTZIAL EGUNEAN

Santiago Konpainiako kideek eskoltatuko dute

San Martzial Alardeko Agintarien Batzordeak ezagutzera eman du Roberto Martínez irundarra izango dela aurten San Martzial Egunean zutoihalaren erreplika eramango dueña eta berarekin batera Santiago Konpainiako kideak eskoltan egongo dira.

Roberto Martínez Alonso

Roberto Martínez Alonso San Justo de la Vegan (León) jaio zen 1957ko abenduaren 24an, iada hiru urte zituenean Irunera bizitzera etorri zen eta betidanik oso lotuta egon da Santiago auzoarekin. 16 urte zituenetik Konpainian eskopeta moduan desfilatzen atera da eta kaboa ere izan da, alfereza 8 urtez eta behin teniente lanetan atera zen, gero berriro eskopeta izateko azken urteetan.

“Zutoihalaren gaia ezagutzen nuen baina ez nekien zehazki nola antolatzen zen”, aipatu du Martínezek. “Konpainiaren buruzagiek bilera bat egiteko deitu zidaten eta egia esan proposatu zidatenean ez nuen espero, baina harrotasuna sentitu dut, gauza oso polita da”. Gainera, dagoeneko baieztatu dira auzoko ze bi haur izango dira laguntzaileak zutoihala eramateko: 10 urteko Mei Agirre eta 8 urteko Markel San Matías.

Historia

Alardeak San Martzialeko prozesioa eskoltatzen zuen; izan ere, 1522an kabildo sekularrak eta elizakoak egin zuten botoa betez, San Martzial mendi gainean urtero egiten zen erlijio-ekintzara joaten ziren. Horregatik, desfilea, Urdanibia plazan bildu ondoren, San Juan plazara joaten da, eta han, Bidasoa Konpainiak hiriko banderaren erreplika jasotzen du Alardearen Batzordeko presidentearen eskutik, Irungo Udalaren ordezkaritzan. Udaleko ordezkariak bere garaian desfilean sartzen ziren, eta, gaur egun, zuzenean mendira joaten dira nork bere aldetik botoa betetzera. Ondoren Alardea Junkaleko Andre Mariaren Elizara joaten da. Han, erlijio-kabildoa sartzen da, garai batean elizako apaiza alardeko buru joaten zen, baina, gaur egun, aipatutako zutoihalaren erreplika bakarrik da prozesio haren aztarna bakarra.

Hiriko banderaren erreplika arratsaldeko Alardean ere eramaten da, San Martzialeko zutoihala bezala, eta, aipatutako Alardeak zainduta, Junkaleko Andre Mariaren Elizara itzultzen da. Bandera, gero, Alardeko Batzordeari itzultzen zaio Irungo Udaleko arkupeetan.

Zutoihala

Zutoihalaren erreplika Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkartearen ekimenez egin zen bere garaian, eta bertako kide baten laguntza eskuzabalari esker. Ricardo Requejo Retegui musikari irundarra zen kide hori. Berak eman zuen dohaintzan 1999ko maiatzaren 28an Amaia KZn egindako piano-kontzertu batean bildutako dirua, garai batean elizako kabildoak eramaten zuen zutoihalaren erreplika bat egin zedin. Aipatutako erreplika “La Francesa” izeneko dendan erositako belusean egin zen, eta Ines Arregik bordatu zuen zinta urreztatuekin; oihal nagusian, berriz, San Martzialen irudia, olanan inprimatua. 1999ko ekainaren 29an bedeinkatu zuten Hendaiako Mirabeen Komentuan.

Zutoihalaren erreplika Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkartearena da, eta elkarteak akordio bat eginda dauka San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordearekin bost urtetik lautan San Martzial Alardea osatzen duten konpainietako bateko soldaduren batek eraman dezan. Txandaka egiten dute konpainien artean. Bosgarren urtean Irungo Betiko Alardearen Aldekoak elkarteak aukeratzen du eramailea.

Zutoihala eramaten duenaren jantzia San Martzial Alardeko infanteriako soldaduaren berbera izango da, eskularru zuriak eramango ditu baina. Esku batekin zutoihalari eutsiz eta bestean txapela bildua duela ibilbide osoan, errespetu-seinale. Konfiantzazko bi lagun aukera ditzake berarekin joateko; horien adina, beti, 12 urtetik beherakoa. Haien atzetik, soldadu-eskolta batek desfilatzen du, ardura duen konpainiakoak betiere.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies