IULEN ARANA, IKERKETA-BEKAREN BIGARREN EDIZIOKO GARAILEA
2023(e)ko Apirilak 21
IÑIGO LEGORBURU, FERNANDO GARCÍA-NIETO ETA MIREN SÁNCHEZ, KONTAKETA LABURREN LEHEN EDIZIOKO IRABAZLEAK
2023(e)ko Apirilak 28
IULEN ARANA, IKERKETA-BEKAREN BIGARREN EDIZIOKO GARAILEA
2023(e)ko Apirilak 21
IÑIGO LEGORBURU, FERNANDO GARCÍA-NIETO ETA MIREN SÁNCHEZ, KONTAKETA LABURREN LEHEN EDIZIOKO IRABAZLEAK
2023(e)ko Apirilak 28

PACO CARRILLO, SAN MARTZIAL ALARDEKO JENERAL BEZALA BERRETSITA IZAN DA

Akta idatzia doan pergaminoa biltzen duen zintaren koloreak urtero aldatzen dira. Aurten, Paco Carrilloren azkeneko urtea izango denez, lau koloreak aukeratu dira (gorria, beltza, txuria eta marroia)

Apirilaren 25ko arratsaldean Paco Carrillo San Martzial Alardeko Jeneralaren berrespen ekitaldia Irungo Kasinoan 20:00ean gauzatu da. Kapitain eta Unitate Buruak bildu dira deliberazio zeremonia baino lehen. Ondoren Paco Carrillo deitu da, non Buruzagien Batzordeko idazkariak, Javier García Nietok (Olaberria Konpainiako kapitaina), Kapitain eta Unitate Buruen aurrean, Jeneralaren berronespen akta irakurri du. Honako hau esaten du (gazteleraz):

“Hoy, veinticinco de abril de dos mil veintitrés, reunidos los Capitanes y Jefes de Unidad, que lo son, del Alarde de San Marcial, y en rememoración de la elección efectuada el veinticuatro de octubre de dos mil diecinueve, con este simbólico acto se ratifica en el cargo de General del Alarde de San Marcial, al que lo es:

D. Paco Carrillo Etxeberria

Y para que así conste, se hace entrega de la presente cédula, actuando como fedatario el Secretario, que lo es, de la Junta de Mandos, D. Javier García-Nieto.”

Akta idatzia doan pergaminoa biltzen duen zintaren koloreak urtero aldatzen dira. Aurten, Paco Carrilloren azkeneko urtea izango denez, lau koloreak aukeratu dira: gerrikoa, txapela, gorbata eta zapiaren kolore gorria, berarekin ere Alardea babesten duten emakumeen espartinen zinta gorriak irudikatu nahi da; San Martzialen jakaren, kantineretako abarketen zinta eta belusezko gerruntze kolore beltza; San Martzial Eguneko praken eta espartinen kolore zuria; eta hatxeroen mantilaren kolore marroia.

Jeneralaren izendapena, funtzionamendu kontuengatik, data hauetan, lau urteko epealdirako egiten da. Hala ere, ohiturari jarraituz, Buruzagien Batzordeak urtero egiten du Jeneralaren berronespena. Aldi berean, Paco Carrillok bere Estatu Nagusia aurkeztu du: Rubén Fraile (Komandantea), Iñaki Goikoetxea (Infanteriako Laguntzailea), Jagoba Usabarrena (Estatu Nagusiko Laguntzailea), Iñaki Cámara (Zalditeriako Laguntzailea), Juan Ignacio Serrano (Artileriako Laguntzailea) eta Lauren Etxepare (Aginduen Kornetina).

Paco Carrillo

Paco Carrillo Etxeberria, 64 urtekoa, 2015ko urriaren 13an San Martzial Alardeko Jenerala izateko hautatua izan zen eta 2019ko urriaren 24an berrautatua izan zen. 40 urtez Buenos Amigos Konpainian desfilatu zuen erredoblearekin alfereza izendatu arte. Postu horretan 1999 eta 2002 urte tartean atera zen, ondoren tenientea izan zen (2003-2010) eta geroago kapitaina (2011-2015).

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies