GERRIKOA, SAN MARTZIAL ALARDEKO MARKA BERRIA

2023(e)ko Apirilak 17

PACO CARRILLO, SAN MARTZIAL ALARDEKO JENERAL BEZALA BERRETSITA IZAN DA

2023(e)ko Apirilak 25

GERRIKOA, SAN MARTZIAL ALARDEKO MARKA BERRIA

2023(e)ko Apirilak 17

PACO CARRILLO, SAN MARTZIAL ALARDEKO JENERAL BEZALA BERRETSITA IZAN DA

2023(e)ko Apirilak 25

IULEN ARANA, IKERKETA-BEKAREN BIGARREN EDIZIOKO GARAILEA

“Alardearen eskuak” direnen lekukotza jasoko du ikerlariak, bideo-erreportaje batean

Iulen Arana Bereciartua irundarrak irabazi du San Martzial Alardeko Agintarien Batzordearen ikerketa bekaren bigarren edizioa. 27 urteko gazteak “Alardearen eskuak” proiektua aurkeztu du, bideo-erreportaje baten bidez San Martzial egunean ikus daitezkeen material, jantzi eta objektuen fabrikatzaile guztiek betetzen duten papera ezagutarazteko.

Aranak berak azaldu duenez, bere helburua “jaiaren ikuspegi jakin bat ematea da, Alardearen eskuak diren pertsonei egindako elkarrizketen bidez. Pertsona horiek urtero egiten dituzte Alardean ikusten ditugun objektuak”, hala nola Infanteriako Konpainien banderinak, kantineren bandak, Hatxeroen mandilak, Danbor Nagusiaren makila eta abar.

Sagrario Arrizabalaga historialariak, Denis Álvarez historiako irakasleak eta Kultura Batzordeko Ana Egiazabalek, Mila Vergarak eta Kizkitza Gonzálezek osaturiko epaimahaiak hartu du 3.000 euroko beka Aranari emateko erabakia. Oinarriek adierazten duten bezala, ikerketa-lanak urriaren 31rako amaituta egon beharko du, eta jendaurrean erakutsiko da udazkenean.