San Martzialeko II. Bataila, mapa interaktibo batean
15 abril, 2016
Entrega del Bastón de Mando al General
30 abril, 2016

MUGARRILUZE ALARDEAREN ALDEKO EMAKUME ELKARTEA SORTU DA

Elkarte berria joan den urriaren 17an sortu zen eta Olaberriako Konpainiarekin estu jardungo du. Eusko Jaurlaritzak ontzat eman ditu haien estatutuak eta baieztatu egin du elkartea Euskal Herriko Elkarteen Erregistro Orokorrean izena emanda dagoela martxoaren 4ean. Gaur egun, 22 bazkidez dago osatua elkartea, horietatik 8 zuzendaritza-batzordea osatzen dutelarik. Nekazarien Etxean dute egoitza (Olaberria auzoa, 48).

“Olaberriako Konpainiak antolatzen dituen jardueretan lagunduko dugu, hala nola, marrazki eta pintura lehiaketan, auzoko muga historikoetatik egiten diren bisitaldi gidatuetan edota argazki-lehiaketan, baina gure asmoa kulturara eta folklorera lotutako ohitura zaharrak ere berreskuratzea da”, adierazi du Amaia Jauregi elkarteko presidenteak.

Horrela, Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteak bat egin du San Martzial Alardeko Aginte Batzordearekin eskuz esku lan egiten duten beste emakume-taldeekin, esaterako,  Emakume Irundarrak, Pagoki Emakume Elkartea edo GordeZAN-Anakako Emakumeak Kultur Elkartearekin.

“Gure kezkak eta helburuak partekatzen dituen emakume orok irekita dauka gure elkarteko atea. Gurekin harremanetan jar daiteke, mugarriluzeelkartea@gmail.composta elektronikoaren bidez”, adierazi du Jauregik.

alt

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies