IKERKETA-BEKAKO BIGARREN EDIZIOA MARTXAN DA
2022(e)ko Azaroak 28
KONTAKETA LABURREN LEHIAKETA SORTU DA
2023(e)ko Martzoak 6
IKERKETA-BEKAKO BIGARREN EDIZIOA MARTXAN DA
2022(e)ko Azaroak 28
KONTAKETA LABURREN LEHIAKETA SORTU DA
2023(e)ko Martzoak 6

LAURA PRADOK IRABAZI DU BOTOA BETETZEAREN 500. URTEURRENEKO ARGAZKI LEHIAKETA BEREZIA

Oiasso Museoak abenduak 17ra arte erakusketa hartuko du

Gaur arratsaldean, Oiasso Museoan, aurtengo argazki erakusketaren inaugurazioa egin da, Botoaren betetzearen 500. urteurrenarekin lotutakoa, baita hiru argazki irabazleen sari banaketa ere. Antolakuntzako kideek, irabazleek eta bertaratuek, Irungo alkate den José Antonio Santanok eta hainbat ordezkari politikoek parte hartu dute ekitaldian.

Laura Prado Mayordomok irabazi du aurtengo lehiaketa ‘Melodía de San Marcial’ argazkiarekin. Bigarren saria Raúl Martínez Mazarentzat izan da, ‘Momentos II’ argazkiagatik, eta hirugarrena Karina Aguirre Altunarentzat izan da, ‘Calle Mayor’ lanagatik.

24 argazkiko erakusketa bat ikusi ahal izango da Oiasso Museoan abenduaren 17ra arte, larunbata. Bertan, irudi irabazleak ikusteaz gain, lehiaketara aurkeztutako batzuk ikusi ahal izango dira.

Hauek dira erakusketaren bisita-ordutegiak:

– Asteartetik ostiralera: 17: 00etatik 20: 00etara

– Larunbata: 10: 00etatik 13: 00etara eta 17: 00etatik 20: 00etara

2022ko egutegia eta Gabonetako Loteria

Gainera, Agintarien Batzordeak eta Alardearen Batzordeak mahaiko egutegiaren (bi argazki hileko) eta paretako egutegiaren edizio berri bat argitaratu dute, azken urteotan erakusketako irudien aukeraketa batekin egiten ari dena.

Mahaiko 1000 egutegi daude 3 eurotan, eta pareteko formatuan 400, 7 eurotan. Oiasso Museoan dagoen erakusketan baita hiriko hainbat dendetan erosi daitezke. Hau da zerrenda osoa:

  • El Bule (Santiago, 53)
  • Alimentación Marisol (Santiago, 49)
  • Toma pan y moja (San Pedro, 22)
  • Calzados Pombar (Kale Nagusia, 9)
  • Bar El Jardín (San Pedro, 9)
  • Bar Ekaitz (Cerilleras, 8)
  • Peluqueria César (Junkal, 12)
  • Muebles Bidasoa (Nafarroa ibilbidea, 9)
  • Librería Amalen (Uztapide Bertsolari, 12)
  • Libreria Aldako (Dunboa, 6)
  • Denak Elitxu kafetegia (Elatzeta, 2)
  • Panaderia Agirre (Junkal, 24)
  • Bar Manolo (Kale Nagusia, 13)
  • Estanco de Ventas (Andrearriaga, 8)
  • Bar Ongi etorri (Andrearriaga, 1)
  • Papelería Aldabe (Nafarroa ibilbidea, 6)
  • Cerrajería Irun (Hondarribia, 3)
  • Librería Patri (Luis de Uranzu, 11)
  • Bar Dalton (Labandibar, 7)
  • Alfredo&Olga Licores (Labandibar, 22)
  • Peluqueria Yone (Virgen Milagrosa, 1)

Honetaz gain, Agintarien zein Alardearen Batzordeek Eguberritako Loteria salgai dagoela jakinarazi nahi dute, aurreko urteetan bezela. Hau konpainiako kideei erosi daiteke, eta ohiko denda eta lekuetan, zein Oiasso museoan dagoen erakusketan aurkituko daiteke. 5 euroko loteria da, 2 zenbakira jokatzen delarik.

‘Alarde’ dokumentala

Urte berezi honen amaierari begira, berritasun gisa, apirilaren 29an estreinatutako ‘Alarde’ dokumentala barne hartzen duen USBa erosi ahal izango da erakusketan. Unitatearen prezioa 15 €-koa da eta, salmentaz gain, erakusketaren ordutegian ordu bakoitzero Oiasso Museoan dokumentala ikusteko aukera egongo da.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies