DIEGO CAMPONEK ERAMANGO DU ZUTOIHALA EKAINAREN 30ean
2018(e)ko Maiatzaak 23
JENERALA ETA KOMANDANTEA, CASER EGOITZAREN KANTINERAREN AUKERAKETAN
2018(e)ko Ekainak 5

LASTARGINEI BURUZKO BI ERAKUSKETA ZABALDU DIRA

cof

Pagoki Emakume Elkarteak, lastarginen lehenengo ekitaldiaren 20. urteurrena ospatzeko, ekaniaren 2ra arte ikusgai egongo diren bi erakusketa zabaldu ditu

Arratsalde honetan lastarginen lehenengo ekitaldiaren 20. urteurrena ospatzeko, Pagoki Emakume Elkartea ekintzaren antolatzaileak direlarik, Mendibil Merkataritza Gunean kokatuta dagoen erakusketa inauguratu da. Ekainaren 2ra arte ikusi ahalko da.

Bertan lastarginen zenbait jantzi erakutsirik daude, eramaten diren osagarriekin (zuziak, kokoak, adarrak) eta Eduardo Almajanok, David Baronek eta Joel Iglesiasek utzi dituzten argazkiaekin. Irekiera ekitaldira udalaren ordezkariak, baita Alardearen konpainia eta unitate, kantinera eta hiriaren elkarteak hurbildu dira.

Honekin batera, irundar eta kanpotarrek hiriko dendetan jarriko diren telebistetan lastarginen oroimen ekitaldiaren irudiak ikusi ahalko dituzte.

Erakusketa hauek Pagoki Emakume Elkartearen jarduera egitarau zabal baten barruan murgilduta daude. Ekitaldi nagusiena ekainaren 2an San Martzial mendian egingo da. 17:30etatik eta 20:30ak arte, haur eta helduentzako jarduerak prestatu dira: Meritxel Martinez kontu-kontaria, Gazte-Landetxaren eskutik egindako tailerrak, txokolatada, Potxolitok egingo dituen gaileten dekorazio tailerra, Emakume Irundarrak Elkartearen taloak eta Ondare Kultur Elkartearen buruhandiak, hori guztia musikarekin girotua.

17:00etatik aurrera, ordu erdiro San Martzial mendira igoko diren autobusak egongo dira, 0,50 eurotan, eta Bixera zaharra zegoen tokian hartu ahalko dira.

21:30ak aldera, Patrixi jatetxean hasita, tiro eremuaren bidegurutzean, lastarginen desfile bat hasiko da, bidea egingo duena San Martzial ermitara iritsi arte. Helburua 1522ko egunsentian gertatu zena antzeztea da. Desfileak, ekainaren 29an Irungo kaleetan egiten den bezala, emakume eta haurrez osatuta egongo da eta iluntasunean euren zuziekin bidea egingo du. Ibilbidea egiten den bitartean, txalaparta entzungo da eta azalpenak emango dira Mikel Estomba eta Maria Alustizaren eskutik (Zabaltza plazan egiten den ekainaren 28ko kantineren aurkezpenaren ekitaldiaren aurkezleak).

Urtemuga hau ospatzeko Pagoki Emakume Elkarteak, ekintzaren antolatzaileak, egitarau programa bat aurkeztu du gaur, alde batetik, emakumeak batailan izan zuen papera azpimarratzeko zuzendua; eta bestetik, orain arte egindako ibilbidearen balantzea egiteko, San Martzialeko egutegian garrantzia irabazi duen ekitaldiaren eboluzioa ikusteko, gaur egun 700 emakume eta haur biltzen dituelarik.

20 urte betetzen dira 1998an emakume irundar talde batek lehen aldiz lastarginen oroimen ekitaldia antolatu zuenetik, urteen joan etorriarekin nahitaezkoa bihurtu dena San Pedro egunaren gauean eta ekainaren 30ean egiten den San Martzial Alardearen bezperan.

“Hiritarrei erakusketa bisitatzera eta oroimenaren detaile guztiak ezagutaraztera animatzen diegu”, dio Rosa Marcosek, Pagoki Emakume Elkartearen presidentea.

Irungo Alardeko Generala den Paco Carrillok azpimarratu du “1522. urteko emakumeen papera goraipatzea garrantzitsua da eta horregatik Buruzagien eta Alardearen Batzordeak jardueren ekitaldia bermatzen dugu”.

 

Webgune berria

Pagoki Emakume Elkarteak, bere hogeigarren urteurrenaren barruan antolatu duen jarduera egitarauaren barruan, bere webgunea ere berritu du, www.antorcheras.com.

Webgunearen atal nagusiak hauek dira:

Home edo orri nagusia:

webgunean ongi etorria ematen duen lehen pantaila, lastargin baten argazki batekin eta hainbat laukitxo atal garrantzitsuenekin.

Egin zaitez bazkide!:

urrats erraz batzuk jarraituz, elkartearen bazkide izateko aukera ematen du.

Dekalogoa:

Pagoki Emakume Elkarteak lastarginen oroimen ekitaldiaren funtzionamendu ona ziurtatzeko idatzitako arauen dekalogoa jasotzen du; esan behar da bertan, urtetik urtera, jende gehiagok parte hartzen duela.

Historia:

1522ko ekainaren 29tik 30eko egunsentian gertatu zena kronologiko jasotzen du, emakume eta haurren talde batek, euren zuziekin, Oiartzun eta Errenteria banatzen zuen Errege Bidearen zati bat egin zuenean, Irungo plazaraino iritsiz. Mugimendu horrekin etsaiek Irungo soldaduak gune horretan zeudela sinestea lortu zuten eta ez Aldabe mendira hurbilduz. Horri esker, irundarrek bataila irabaztea lortu zuten.

Gurekin harremanetan jarri:

elkarteari iradokizunak bidaltzeko aukera ematen du eta informazioa ematea.

Izena eman!:

urrats erraz batzuk jarraituz edozein emakumeri aukera ematen dio ekainaren 2an San Martzial mendian egingo den jardueran izena emateko.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies