EL GENERAL Y EL COMANDANTE, EN LA ELECCIÓN DE LA CANTINERA DE CASER
5 junio, 2018
NÚMEROS PREMIADOS EN LA RIFA DEL ALARDEALDIA
5 junio, 2018

JENERALA ETA KOMANDANTEA, CASER EGOITZAREN KANTINERAREN AUKERAKETAN

Egoiliarrek, langileek eta senideek ere ekitaldi hunkigarri honetan parte hartu zuten, eta aukeratua Amalia Martinez izan zen. Bertan ere dagoen Julian Bengoetxea bere ondoan aterako da sarjentu lanak egiten

Aste honen hasieran Alardearen Jenerala, Paco Carrillo, eta Komandantea, Asier Etxepare, Caser Anakako zaharren egoitzaren kantineraren aukeraketa xume eta hunkigarrian egon ziren. Aukeraketa kutun hau orain dela 16 urte egiten da: maiatzean bertan bizi diren emakumeek borondatez izena ematen dute eta bozketa bertan bizi diren pertsona nagusi, langile eta senideen artean egiten da. Emandako 300 boto baino gehiago kontatu ondoren, eta aurkeztutako hiruren artean, aukeratua Amalia Martinez izan zen, izendapena ilusio handiz jaso zuena; honek kontatu zuen gaztea zenean kantinera atera izan behar zela, baina bere aita zendu zenean, «dolua gorde» behar izan zuela.

Amalia kantineraz jantziko da San Migel eta Anaka konpainiek zentrura egingo duten bisitetan eta bere ondoan Julian Bengoetxea egongo da sarjentu lanak egiten, Caser Anakan ere bizi den gizonezkoa.

Lehen aldiz jeneral eta komandante bat aukeraketa honetan egon dira. Paco Carrillo Jeneralak azpimarratu zuen «pozgarria» dela «jakitea gure nagusiek horrelako ilusioa» dutela eta ekitaldi hau egiten dela ikustea «sorpresa polita» dela. Biek zin egin zuten San Pedro egunean zentruaren aurretik pasatzen direnean agurtuko dituztela.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies