ALARDEKO TABERNEN INAUGURAZIO EKITALDIA
2018(e)ko Ekainak 8
ALARDEKO TRADIZIO BATEKIN BETEZ
2018(e)ko Ekainak 13
ALARDEKO TABERNEN INAUGURAZIO EKITALDIA
2018(e)ko Ekainak 8
ALARDEKO TRADIZIO BATEKIN BETEZ
2018(e)ko Ekainak 13

JOEL IGLESIASEN IRUDI BAT, FESTEN PROGRAMAREN AZALA

Aurten ere Alardearen programak diseinu berritzailea dauka eta oraingoan lastarginen 20. urtemugaren eta eskopetaren istorio eta anekdotei buruzko bi erreportaje irakurri ahalko dira. Astelehenetik aurrera eta hurrengo egunetan programaren 25.000 ale banatuko dira

Irun, 2018ko ekainak 8 / San Martzial Alardeko Aginte Batzordeak aurtengo festen programa aurkeztu du gaur goizean Irungo Kasinoaren aurrean, programaren azalean agertzen den argazkiaren toki berean.

Ezaugarriak

Festen programak, euskaraz eta gaztelaniaz, hirugarren urtez 44 orrialde ditu, azken urteetan baino lau gehiago, eta 25.000 ale egin dira, astelehenetik aurrera banatzen hasiko direnak. Azaleko argazkia “Quique Escalante XI. Memoriala” irabazi zuen argazkiarentzat da, Joel Iglesiasen Alarde entre charcos argazkiarentzat hain zuzen ere. Barruko orrialdeetan saritutako beste argazkiak ere aurki ditzakegu: 2. saria lortu zuen Mikel Jauregiren Saludo entre colegas, 3. saria lortu zuen Mikel Pradoren Mirada, “Gazte” saria lortu zuen Asier Carpioren Escuadra eta “Danborrada” saria jaso zuen Gerardo Garciaren Tambor Mayor.

Alardeko Batzordearen presidentearen agurraz gain, aurten ere Jeneralari egindako elkarrizketa bat dago, non Paco Carrillok azken urtearen balantzea egiten duen eta 2018ko Alardeari buruzko nahiak azaltzen ditu. Jarraian, konpainia eta parte-hartze murriztutako unitate bakoitzari buruzko informazioa aurkitu dezakegu, hala nola aurtengo 19 kantineren argazkiak. Konpainia ezberdinetako ordutegi eta biltze lekuak ere aurki daitezke, entsaio nahiz San Pedro egunekoak. Gainera Alardearen tabernei (Basque Corner, Batzoki, Gaztelumendi, Manolo eta Sargia) buruzko informazioa ere aurki daiteke, hala nola San Martzial Alardea antolatzeko 2017ko aurrekontu ekitaldia ixtean izandako gastuei buruz edota Remington eskopetari eta sare sozialei buruz ere.

“Gaur egungo eta berritzailea den diseinuaren aldeko apustua egien jarraitzen dugu. Betiko edukiez gain, kantineren argazkiak, egitaraua, ordutegiak… aurten eskopetak gure Alardean duen garrantzia azpimarratu nahi izan dugu, aipatu du Asier Etxepare komandanteak.

Nobedadeak

Nobedadeen artean lastarginen 20. urtemugari buruzko erreportajea aurki daiteke, eta aurten egiten ari diren ekitaldiei buruz; bestetik, eskopetaren gaineko beste erreportaje bat ikus daiteke, istorioak eta anekdotak biltzen dituena eta informazio guztia ematen da Remington bat lortzeko. Bi idazlanak egiteko, liburuxkan ikus daitezkeen argazki zaharrak bildu dira.

Prentsaurrekoan ere Carlos Requejo egon da, Gráficas Txingudi-koa, programaren inprimaketa egin duena eta iragarkiak jarri dituzten kolaboratzaileei eskerrak emen dizkiena. Azpimarratu behar da inprentaren diseinatzaile, Aitor Mateos, komunikazio lan taldetik eman diren ideiak gauzatzeko diseinatzailea izan dela, lan handia.

Hurrengo egunetan programaren edukiei ahalik eta zabalpen handiena emango zaie Alardearen sare sozialen bitartez; azkenik, etxean alea jasotzen ez dutenentzat, zeinbat programa Alardearen tabernetan utziko dira.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies