ALARDEALDIA MAIATZAREN 31n OSPATUKO DA
2026(e)ko Maiatzaak 4
ALARDEALDIA MAIATZAREN 31n OSPATUKO DA
2026(e)ko Maiatzaak 4

ENEKO CALVO IZANGO DA ARTILERIAKO LAGUNTZAILE BERRIA

Postuan Juan Ignacio Serrano Goicoechea ordezkatuko du (2012-2025)

Eneko Calvo Etxarte, 44 urtekoa, Artileriako Laguntzaile berria da. Beti desfilatu izan du Bidasoa Konpainian erredoblearekin, eta 2022an, orduko kapitainak, Joxe Rekartek, alferez izatea eskaini zion, eta kargu hori izan du iaz arte.

Artileriako Laguntzaile berriarentzat “ohore eta ardura bat da San Martzial Alardeko Estatu Nagusiko kide izatea, txikitatik sakonki sentitzen dudan tradizio bat. Ilusio eta errespetu handiz egiten diot aurre Artileriako Baterian sartzeko aukerari, Alardearen barruan nortasun eta sinbolismo oso bereziak dituen unitateari”. Gainera, “gogo handiz” espero du “Bidasoaren Arma Ikuskatzea eta hiriko bandera jaso eta uzteko unea”.

Juan Ignacio Serrano Goikoetxea (2012-2025) ordezkatuko du karguan.

Horrela, Jeneral berriak, Javier García Nietok, bere Estatu Nagusia definituta dauka: Javier Urroz Santesteban (Infanteriako Komandantea), Kimetz Esnaola Aguirrebarrena (Aginduen Kornetina), Iñaki Salaverria Jimenez (Estatu Nagusiko Laguntzailea), Imanol Celihueta Hidalgo (Infanteriako Laguntzailea), Javier San Matías Becerro (Zalditeriako Laguntzailea) eta Eneko Calvo Etxarte (Artileriako Laguntzailea).

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies