
HIRITARREI ZUZENDUTAKO ALARDEKO BATZORDEAREN ADIERAZPENA
2026(e)ko Apirilak 27Aurtengo omenduak Joxe Aramburu, Iñaki Aramburu eta Martzel González dira, Alardealdiaren zinta mozketan musika emateaz arduratzen direnak txalaparta eta txistuarekin
Irungo San Martzialeko Alardeko Agintarien Batzordeak, hala nola Alardealdiaren lantaldeko emakume elkarteak, erakundeak eta elkarte gastronomikoak, Alardealdiako 27. edizioa gaur Urdanibia Enparantzan aurkeztu dute, datorren maiatzaren 31n, igandea, ospatuko dena.
Alardealdiak partaidetza errekorra izan du azken urteotan, bai goizeko ibilbidean, bai Ficoban, eta horrek erakusten du urtez urte herritarrek gogoz hartzen dutela San Martzial Alardeari hasiera emateko gorriz markatutako egunetako bat. Irundarrak Alardeak batzen ditu eta Alardea pertsona guztien lanari, konpromisoari eta borondateari esker egitea ahalbidetzen duen jardueretako bat da Alardealdia.
Alardealdiak jarduera ugari izango ditu, eta jarraian aurkeztuko dira (KARTELA, HEMEN).
Ohiko ibilbidea
Datorren maiatzaren 31n, 27. aldiz egingo da Alardealdia, urteekin San Pedro eta San Martzial jaien atari bihurtu dena. Gogorarazi nahi dugu gainera jai honetan biltzen den diru guztia San Martzial Alardea finantzatzeko erabiltzen dela eta hau autofinantziazioa horren zutabe nagusietakoa dela. Aurtengo omenduak Joxe Aramburu, Iñaki Aramburu eta Martzel González dira, Alardealdiaren zinta mozketan musika emateaz arduratzen direnak txalaparta eta txistuarekin. Ibilbidearen hasieran zinta mozteaz gain, ‘Enborra’ jasoko dute, Alardealdiako irudia daraman zurez egindako saria eta laugarren urtez omendutako pertsonei oroigarri gisa emango zaiena.
Irteera 9:00etan emango da Santa Elena kaletik. Arbes barrena Blaia Ibilbidera helduko gara Aldabe baserri ingurura igotzeko (lehenengo gunea). Hemendik Meakara jaitsiko da (bigarren gunea) eta Ibarrola Ibilbidetik (Ibarla) Ibarburura joango gara (hirugarren gunea) Larreaundiraino iristeko (laugarren gunea). Virgen Milagrosa kalea hartu eta Urdanibia plazara joango gara (bosgarren gunea). Aurten ere gune bakoitzean QR kodigo bat egongo da, eta mobilarekin eskaneatzean, leku bakoitzaren informazio historiko eta kulturala emango du.
Postuak ere jarriko dira txistorra, solomoa eta tortilla-pintxoak, taloak eta edari-mota oro dastatzeko. Ibilbidean zehar Alardealdiaren abestia entzungo da eta gune desberdinetan Alardearekin zerikusia duten artikuluak salduko dira: Alardearen ohiko merchandising-a egongo da. Aurten ere kamiseta eta jertse berriak egongo dira Alardearen inguruan eta, berriz ere, Alardealdiko edalontzi propio bat erosi beharko da egun osoan zehar ibilbidean eta Ficoban erabili ahal izateko edo iazkoa berrerabili jasangarritasun legearen helburua betetzeko eta hondakin plastikoak saihesteko.
Urdanibia plazako pintxo-dastaketan hiriko hainbat elkarte gastronomikok parte hartuko. 11:15etan hasiko da eta jakiak amaitu arte iraungo du.
Ibilbidean zehar, trikitilari, txistulari, dantzari, abesbatza eta txaranga batek girotuko dituzte parte-hartzaileak. Urtero bezala, interesatu guztiek txu-txu trenean egin ahal izango dute ibilbidea. Trena Ama Xantalen kale ingurutik irtengo da eta goiz osoan ibiliko da (11:00 eta 13:00 orduen artean, azken bidaia Ficobara izango da). Txikientzat gaztelu puzgarriak eta jolasak izango dira Larreaundi aldean. Haurren gunean margoketa eta makillaje tailerrak izango dira eta monitore espezializatu talde batek prestatuko ditu txikienentzako jokoak. Zalditxoan ibiltzeko aukera ere egongo da. Goiz osoan zehar txaranga batek eta buruhandi konpartsa batek Larreaundi eta Urdanibia plaza inguruko tartea girotuko dute.
5 eta 12 urte bitarteko haurrek ibilbidea atseginagoa bihurtzeko asmoz sorturiko ‘Bidelagun’ pasaportea betetzeko aukera izango dute. Gune bakoitzean galdera bati erantzun beharko diote eta zigilua jarriko dien pertsona bilatu. Pasaportea galdera zuzen guztiekin entregatzen dutenen artean Tablet bat zozketatuko da. Bidea hasi baino lehen Ama Xantalen kale inguruan jaso ahalko dute txartela eta Urdanibia plazan entregatu beharko dute zozketan parte hartzeko. Zozketa bazkaria bukatutakoan egingo da (irabazlea bazkarian ez balego, antolakuntzak berarekin jarriko da harremanetan ondorengo egunetan).
Herri bazkaria Ficoban
Herri bazkaria Ficoban izango da, 14:30etatik aurrera. Helduentzako menua ez ezik (35 euro), haurrentzako menua ere jarriko da (14 urtetaraino), 20 eurotan. Bazkarian parte hartzeko tiketak ohiko tokietan daude salgai. Aurten, ere Sarayola izango da berriz bazkaria prestatuko duen enpresa.
Aurreko bi urteetan egin zen moduan, Ficobako bi pabiloietan ospatuko da bazkaria eta festa berriro ere. Bigarren pabiloian herri bazkaria egingo da, eta bertaratzen den bakoitzak Alardealdiaren eskumuturrekoa izango du. Bitartean, hirugarren pabiloian (azken urteetan erabili dena), ondorengo jaia egingo da, eta bertan, pabiloiaren atzealdean kokatutako taberna-barra handi bat egongo da (normalean jartzen denaren kontrako aldean).
Gainera, arratsaldean food truck bat jarriko da Ficobako kanpoko aparkalekuan.
Ficoba bereziki gazteei zuzendutako jarduera egitarau baten ardatza izango da. Goizean Larreaundiko atsedenlekuan kokatutako txikitxoentzako gunea Ficobara mugituko da ere 17:00etatik aurrera, esku-tailerrekin, gaztelu puzgarriekin, zalditxoan txangoak egiteko aukerarekin, baita mahai tenisean jarduteko aukerarekin ere. 17:15etan erakustazokan bertan musika saio bat hasiko da My Dance taldearen eskutik. 18:00etan txokolatada egongo da eta 19:00etan gozokiak banatuko dira.
Txu-Txu Trena arratsaldean Ficobarako bidaiak egingo ditu 16:45etatik 19:00etara.
Irungo 65 jatetxetan bazkari eta afarien zozketa
Azken aldietan egin zen moduan, Bidasoaldean kokatuta dauden hainbat jatetxe eta tabernek saritutako bazkari eta afarien zozketan sartzeko rifak salduko dira. Aurten 65 establezimenduk, inoiz baino gehiago, parte hartuko dute zozketaren sarietan, eta rifak 2€-ko prezioan dagoeneko eros daitezke ohiko tokietan; sariak Alardealdiaren egunean Ficoban egingo den bazkarian zozketatuko dira.



