KANTINEREN ARGAZKI OFIZIALAK
2019(e)ko Maiatzaak 20
ALARDEALDIAKO ZOZKETAN SARITUTAKO TIKETAK
2019(e)ko Maiatzaak 27

BURUZAGIEN BATZORDEAK IRUNGO PSE-EE, EAJ-PNV ETA PP-REN ALARDEARI BURUZKO ZINTZOTASUNA ETA ARGITASUNA ESKERTZEN DITU

sdr

San Martzial Alardearen Jeneralak, Paco Carrillok, sentitzen du Elkarrekin Podemos Irun-ek eta EH Bilduk ez dutela bere gutuna ezta erantzun ere egin

San Martzial Alardearen Buruzagien Batzordeak publikoki eskertu nahi du Irungo Sozialistak, EAJ-PNV eta Alderdi Popularreko Irungo alkategaiek izan duten zintzotasuna eta argitasuna orain dela egun batzuk bidalitako gutunari erantzuna emateko; gutun horretan alderdi bakoitzak San Martzial Alardearen aurrean duen jarrerari buruz galdegiten zen. Alardearen Jeneralak, Paco Carrillok, Buruzagien Batzordearen burua delarik, San Martzial Alardearen elkarte antolatzailea, sentitzen du gainera Elkarrekin Podemos Irun-ek eta EH Bilduk ez dutela egindako eskaerari ezta erantzun ere egin. “Alderdi hauen ordezkariak Irun eta Hondarribiko alardeei buruz aipamenak egiten ari dira kanpainan antolatzen diren ekitaldietan; baina isiltzen dira komunikazio bat bidaltzen zaienean”.

Jose Antonio Santanok, Irungo Sozialisten alkategaia denak, bere erantzunean hauxe adierazten du: “ulertzen dugu Irunen, orain dela urte batzuk, jaia ulertzeko bi modu daudela. Biak zilegiak dira, biak legalak dira. Beti gaitzetsi dugu zuk gidatzen duzun Alardeari buruz zoritxarrezko adierazpenak eta mota guztietako gezurrak esan direnean. Euren adierazpen edo baita diru-laguntza ekonomikorekin ere jaia ulertzeko bide bakarraren alde jarri diren talde politiko edo erakundeen ondoan ez gara inoiz kokatu”.

“Beti eta sakonki gaitzetsi ditugu azken urteetan Irunen lortu dugun errespetu giroa eta bizikidetza ahultzen saiatu izan direnen ekimen eta adierazpenak. Beti eskatu dugu, eta erakutsi dugu errespetua. Beti kritikatu dugu gure festen politizazioa, eta gatazkari irtenbide bat eman behar zaiola ukatu dugu. Eta berdina adierazi dugu beste instituzioetatik irundar gehienei ekainaren 30a bizitzeko modu bat inposatu nahi izan denean, askatasun guztiak errespetatu gabe”.

Xabier Iridoyk ere, Irungo EAJ-PNV-ko alkategaia denak, erantzuna bidali dio Alardearen Jeneralak helarazitako gutunari. Bertan azaltzen du “niretzat eta nire alderdiarentzat, San Martzial Alardea ez da matxista, ezta baztertzailea ere. San Martzial Alardea guztiz legala da eta ez dio eraso egiten berdintasun oinarriari, eta horrela jasotzen da Justiziaren Auzitegi Gorenak 2008ko maiatzaren 28an emandako epaian, San Martzial Alardeak ez du inolako diskriminaziorik “.

Erantzun gutunean baita ere adierazten du “Irungo EAJ-PNV-n beti argi izan dugu Alardearen gainean izan dugun ikuspuntua, eta horrela jakinarazi genuen iaz, gai honi buruz bere iritzia argi eta garbi eman zuen alderdi bakarra izan ginen”.

“Horrela ere egiten dugu Alardealdia jaia babesten, gure parte-hartzearekin, edo gustu handiz joaten garenean konpainien ospakizunetara, eta baita ere nola ez, urtero San Martzial Alardean desfilatzen, nire alardean, betiko alardean, nire bizitza osoan parte hartu izan dudan alardean, eta orain ere parte hartzen dudan tokian. Irungo EAJ-PNV alderdian gure hiriaren gehiengo sozial eta politikoarekin gaude, ez da sekretua, gure hauteskunde programan jasota dago, eta beti bezala, horrela jokatzen jarraituko dugu, desfilatzen eta gure egun handian gozatzen”.

Muriel Larreak, Alderdi Popularreko alkategaiak, aipatu du “pertsonalki, Alarde Tradizionala babesten dut. Bi Alardeen arteko gatazka askatasun eta bizikidetza arazoa da, ez berdintasunekoa. Justizia Auzitegi Gorenaren epai batek horrela ziurtatzen du. Irun hirian azken garaian jaia bakean bizi da. Eta ulertzen dut irundar bakoitzak Alardea nahi duen moduan bizitzeko aukera duela”.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies