LA COMPAÑÍA AMA SHANTALEN ORGANIZA UNA EXPOSICIÓN CON MOTIVO DE SU CENTENARIO
3 junio, 2019
AMA SHANTALEN Y REAL UNIÓN TENDRÁN UNA TARJETA Y UN MATASELLOS CONMEMORATIVO DE SU CENTENARIO
6 junio, 2019

AMA SHANTALEN KONPAINIAK ERAKUSKETA BAT ANTOLATU DU BERE MENDEURRENA DELA ETA

Ekainaren 4tik 9ra arte bisitatu daiteke Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteko lokalean

Ama Shantalen Konpainiak bere historiako 100 urteen ospakizunen ekintzekin jarraitzen du. Horrela, 1919. urtetik, sortu zenean, gaur egunera arteko ibilbideak islatzen duen erakusketa antolatuta dago. Bertan, eduki fotografiko asko egongo da: 100 argazki baino gehiago eta ikus-entzun bat non argazki gehiago proiektatuko diren. Gainera, bost mahai jarriko dira konpainiako hainbat objekturekin: upeltxoak, kantineren bandak, sableak, konpainiak eraman dituen banderatxo desberdinak, etab.

Inaugurazioa bihar izango da, asteartea, ekainak 4, 19:00etan, Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteko lokalean (Jesus kalea, 7). Ondoren, bertaratu direnentzat lunch bat zerbitzatuko da. Erakusketa ekainaren 9ra arte, igandea, bisitatu daiteke hurrengo ordutegian: astean zehar 19:00tik 21:00ra arte eta aste bukaeran 11:00tik 13:00ra arte eta 18:00tik 20:00ra arte.

Oroitzapenezko ekitaldiak

Hurrengo ekainaren 30erako motorrak berotzen hasteko, Ama Shantalenek jada beste ekitaldi batzuk burutu ditu bere historiako 100 urteak ospatzeko. Pasa den maiatzak 11n, larunbata, eguerdian, Xantalengo ermitan oroitzapenezko meza egin zen eta ondoren, Irungo Atseginan, bazkari bat ospatu zen.

Baita ere, konpainiak bere 100 urteak islatzen duen logo bat diseinatu du eta pin batzuk salgai jarri dira, Calzados Pombar eta Coinbroker seguruen artekaritzan bi euroren truke erosiz.

Web orrialde berria

Ama Shantalen Konpainiak pasa den urtean web orrialde berri bat estreinatu zuen baina ez da izan urte honetan zehar noiz hobetu eta biribildu den. Bertan konpainiako informazioa, kantinera eta agintariak eta berrien eta ekitaldien atalak aurkitu daitezke. Baita ere multimediazko atala dago, fototeka, bideoteka eta geolokalizazio multzoetan sailkaturik. Azken honek konpainiaren kokapena entsaioetan eta Alarde egunean jakiteko aukera ematen du.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies